Agenda

Topaketa eraikuntzako azken berrikuntzei buruz

Eguna

2018ko irailaren 10a - 2018ko irailaren 12a

Lekua

Bizkaia Aretoa - EHU, Abandoibarra etorbidea, 3. 48009 Bilbo

Ordua

-

Prezioa

Doan

Arkitekturako eta Plangintzako Energia Efizientzia eta Jasangarritasunaren Inguruko III. Europar Biltzarrak (EESAP 9) eta Eraikuntza Aurreratuari buruzko Bigarren Nazioarteko Biltzarrak (CICA 2) komunitate adimendunak jorratuko dituzte topagune horretan.

Denontzat geroz eta bizi-kalitate hobeak nahi dituen gure gizarte honetan, giza eskalak eta gizakien inguru hurbilak ezinbesteko aldagai izan behar dute hirien kudeaketa adimendunean.

Aurreko urteetan bezala, ikasleei, profesionalei eta ikertzaileei dago bereziki zuzendua biltzarra, alderdi akademikoa ere garrantzitsua baitu.

Oraingo honetan, José Antonio Chica izango dugu ordezkari, eta hitzaldi hau emango du: "3D inprimaketaren aplikazioak eraikuntza-proiektuetan". Eraikuntza industrializatuan aditua da Chica, eta digitalizazioak eraikuntzaren sektorera dakartzan berrikuntzei buruz arituko da.

Programa

Izena emateko