Ezagutu TraceBoten emaitzak, zientziaren, industriaren eta automatizazio-teknologiaren arloko adituekin
Aditu-talde handi bat bildu dugu, TraceBot ekimenaren lorpen iraultzaileak aurkezteko onlineko ekitaldi honetan. Anthony Remaizelles osasun-ikertzailea eta robotikako eta teknologia medikoko adituak parte hartuko du ekitaldian.
Aukera paregabea da ezagutzeko sistema robotiko aurreratuek nola eralda ditzaketen laborategiko eragiketak trazabilitatea, segurtasuna eta malgutasuna bermatuta ingurune zorrotzetan, hala nola farmazeutikoan eta sanitarioan.
Ekitaldian aukera izango duzu:
- TraceBot ekimenean garatutako teknologia berritzaileei buruzko informazioa jasotzeko, soluzio robotikorik aurreratuenen erakustaldiak barne.
- Adituen hitzaldiak entzuteko. Haietan, partzuergoko eta beste eremu batzuetako aditu nabarmenekin parte hartu ahal izango duzu, robotikak laborategietan duen etorkizunari buruz eztabaidatzeko.
Onlineko ekitaldi honen helburuak
- TraceBoten emaitzak: ikusi ahal izango duzu TraceBoten berrikuntza robotikoek nola heltzen dieten esterilitate-probei eta fabrikazio jardunbide onak (GMP) betetzen dituzten prozesuei.
- Galdera-erantzunen saio interaktiboak: proiektuko taldeak zuzenean erantzungo die egiten zaizkien galderei.
Agenda kontsultatu, eta ikusi TraceBoten berrikuntzek nola taxutu dezaketen laborategi adimendun eta automatizatuen etorkizuna.
Erakunde hauek hartzen dute parte TraceBot ekimenean: TECNALIA, BioLAGO - the health network, CEA, TU Vienna - AUTOMATION AND CONTROL INSTITUTE (ACIN), UNIVERSITY OF BREMEN – INSTITUTE FOR ARTIFICIAL INTELLIGENCE, ASTECH PROJECTS eta INVITE GmbH.
**Hizkuntza: ingelesa