Aurten ere stand bat izango dugu TRANSFIEREn, Espainiako Berrikuntzako foro profesional eta multisektorial garrantzitsuenean, eta gure produktu eta zerbitzurik berritzaileenak aurkeztuko ditugu han.
Berrikuntza teknologikoak, hauetara zuzenduak: Eraikuntza 4.0, Etorkizuneko fabrika,Elikadura osasungarria, ZibersegurtasunaSmart Tourism…
Aurten, eskalan egindako prototipo bat izango dugu standean, laborategian egiaztatu ahal izateko kalte estrukturala detektatzeko eta aurkitzeko garatutako algoritmoen ahalmen eta sentsibilitateak. TECNALIAn, azpiegituren digitalizazioarekin eta sentsorizazioarekin loturiko teknologiak ari gara garatzen, adimendun egiteko eta, horrenbestez, azpiegitura horien mantentze-lanen prozesuak optimizatzeko.
Transfierera joan nahi baduzu eta negozio-aukera berriak ezagutu nahi badituzu Tecnaliaren eskutik, zain izango gaituzu otsailaren 14an eta 15ean Málagako Fycma Azoka eta Kongresu Jauregiko gure standean (A21).
Zatoz!
2017ko TRANSFIEREko gure parte-hartzearen argazkiak