Ezagutza zientifikoaren eta teknologikoaren transferentziaren arloan Europako hegoaldeko erreferente den topaketan izango gara
Ekitaldi hau I+G+Baren arloan Europako hegoaldean egiten den topaketa nagusia da. Haren helburuak dira zientziaren eta teknologiaren arloko ezagutza partekatzea, berrikuntza sustatzea eta zientzia eta enpresa konektatzea.
Sektore anitzeko foro profesional hau funtsezkoa da ezagutza transferitzeko, enpresa-sektoreko lehiakortasuna areagotzeko eta negozio- eta networking-aukerak sortzeko. Edizio honetan, I+G+B arloan mundu mailako erreferente diren Finlandia eta Suedia izango dira herrialde gonbidatuak: berrikuntzaren eta ezagutzaren transferentziaren arloan dituzten jarduera-ildoak ezagutaraziko dituzte.
- Gaikako panelak eta hitzaldiak izango ditugu. Haietan, zientzia, teknologia eta enpresa arloetako ordezkari nagusiek informazio zehatz eta eguneratuena emango dute nazioartekotzeko, eraldaketa digitalerako eta 5.0 industriarako aukerei buruz.
- Erakusketa-gune bat egongo da, non eragile berritzaileen ordezkariak egongo diren.
- Bisitariek aukera izango dute, besteak beste, ikerketa eta berrikuntza irekia zer diren jakiteko. Horretarako, zenbait gune egongo dira, hala nola Science Room, Innovation Room, Boosting Zone edo Open Innovation Area.
Gure parte-hartzea azokan
Aurten ere, Fedit standean egongo gara, eta beste teknologia-zentro batzuekin partekatuko dugu espazioa.
- Bertan espazio propioa izango dugu.
- Gure gaitasun multiteknologikoa, lankidetzan aritzen garen enpresetan sortzen ditugun emaitzak eta ikerketaren eta berrikuntzaren ekosistemari buruz dugun ezagutza jakinaraziko ditugu.