Smart Energy biltzarrean, industriako lider nagusiek beren ikuspegi eta joerak azalduko dituzte efizientzia eta lehiakortasun energetikoaz, adimen artifizialaz, gauzen Internetez eta 5Gz
Industriaren deskarbonizazioa, jasangarritasuna, energia-konpainien 4Den estrategia eta azpiegitura digitaletan soluzio berdeak ezartzea dira, besteak beste, eraldaketa energetiko eta digitaleko gaur egungo testuinguruko erronka batzuk.
Erronka horiei arrakastaz aurre egiteko, kontuan hartu behar ditugu energia-konpainien soluzioak, teknologia-enpresen balio-proposamena eta berrikuntza irekia.
TECNALIAk, erakunde laguntzaile gisa, Smart Energy Congress 2023 biltzarrean parte hartzera gonbidatzen zaitu, non trantsizio energetiko eta digitaleko eragileak izango baitira.
Smart Energy Congress biltzarraren helburuak
- Aliantzak ezartzea, esperientziak partekatzea eta teknologia berriak ezagutarazten laguntzea.
- Merkatuko aukerei antzematea eta jasangarritasunarekin eta efizientzia energetikoarekin konprometitutako marka gisa posizionatzea.
- Europako Next Generation funtsak trantsizio horretan aurrera egiteko tresna gisa sustatzen eta gauzatzen laguntzea.