Sailkapen akustikoaren gaineko arau berria; zarata-klaseak egiaztatzeko, lagintzeko eta esleitzeko prozedurak
Jardunaldi tekniko bat egingo dugu Sailkapen Akustikoaren UNE 74201 arau berriari buruz, zeinaren garapenean inplikazio handiz jardun baitu Eraikuntza Zientzien Eduardo Torroja Institutuko (IETcc) Eraikuntzaren Kalitatearen Unitateko akustika-taldeak.
Jardunaldiaren helburua da sailkapen akustikoari buruzko arau berria ezagutaraztea, eta aditzera emango dira arau horrek zarata-klaseak egiaztatzeko, lagintzeko eta esleitzeko garatzen dituen prozedurak.
Agenda
- TECNALIAREN Saiakuntza Akustikoetako Laborategiko eta Eusko Jaurlaritzako Eraikuntza Kalitatearen Kontrolerako Laborategiko ordezkari Susana López de Aretxagak parte hartuko du, ponentzia honekin: UNE 74201 arauaren araberako sailkapen akustikoa – Aplikazio-adibidea.
- Horretaz gainera, mahai-inguru batean elkartuko dira sektoreko eragile nagusiak: sustatzaileak, arkitektoak, arkitekto teknikoak, laborategiak eta akustika-sozietateak.
Informazio gehiago
- Jardunaldia online izango da, eta, aurrez aurreko saioetan parte hartzeko, nahitaezkoa izango da gonbidapena, edukiera-mugak direla eta.