Agenda

UPV/EHUren Udako Ikastaroak - Ahultasunaren eta zahartzearen gaineko ikerketa eta berrikuntza

Eguna

2018ko ekainaren 21a - 2018ko ekainaren 22a

Lekua

Miramar Jauregia (Donostia)

Ordua

-

Prezioa

Doan

Biztanleria zahartuaren erronka aurrean dugula, urtengo UPV/EHUren Udako Ikastaroetan FALCO ekimenak antolatutako ikastaro hau emango da: “AHULTASUNAREN ETA ZAHARTZEAREN GAINEKO IKERKETA ETA BERRIKUNTZA”. Ahultasunaren alorreko ikerketan zenbait eremutan (biologia, medikuntza, teknologia) lortzen ari diren aurrerapenak erakutsiko dira, zenbait ikuspegitatik.

"Ahultasun-sindromea" deritzona izango du ardatz ikastaroak, zeina hauek zuzenduko baitute: Ander Matheu doktoreak (IIS Biodonostiako Onkologia Zelularreko taldearen arduraduna) eta Iraitz Manterolak (TECNALIAko Neuroerrehabilitazio Saileko proiektu-kudeatzailea).

Hiru mahai-inguru egingo dira ikastaroan: lehenbizikoak ahultasun-sindromeari buruzko ikuspegi soziosanitarioa azalduko du; bigarrenak, alor horretako berrikuntza teknologikoari buruzko ikuspuntua; hirugarrenak, azkenik, ahultasun-biomarkatzaileei buruzko ikerketan egindako aurrerapenak aztertuko ditu. Halaber, Euskadi mailako ikuspegi industrial eta estrategiko batetik eztabaidatuko da berrikuntzak ahultasunean eta zahartze-prozesuan duen eragina, eta alor horretan berrikuntzak garatzen ari diren gure inguruko zenbait enpresaren berri emango da.  Laburbilduz, lan-eremu horretako eragile nagusien arteko topagune bat sortzea da helburua, eta han aurkeztea FALCO ekimenaren bidez arlo horretan garatzen ari diren soluzioak.

 Ikastaroko hizkuntza ofizialak: gaztelania eta ingelesa. Ez da itzulpen-zerbitzurik egongo.

 Informazio gehiago eta izen-ematea: http://www.uik.eus/eu/investigacion-e-innovacion-en-la-fragilidad-y-el-envejecimiento