Asier Rufino TECNALIA Ventures-eko CEOak “Valencia Potencia DeepTech” I. Foroan hartuko du parte (TECNALIAren Deep Tech Venture Builder-a da TECNALIA Ventures).
Ekainaren 21ean, Asier Rufino TECNALIA Ventures-eko zuzendariak “Venture Builder-ak eta Venture Studio-ak DeepTech arloan” mahai-inguruan parte hartuko du, hizlari gisa (TECNALIAren Deep Tech Venture Builder-a da TECNALIA Ventures).
Asier Rufinorekin batera, hauek hartuko dute parte mahai-inguruan: David Domingo (The Collider), Luis Morró (TRL+) eta Fernando Marzabal (Zubi Labs). Moderatzaile-lanak Yolanda Trujillok egingo ditu (Business/Science Expert).
Valencia Potencia DeepTech; gaiak
Mahai-inguruan gai hauek aztertuko dira, besteak beste:
- DeepTech-era egokitzea eta eredua
- Lankidetza eta gaitasuna
- Arrakasta neurtzea eta laguntza
- Joera emergenteak eta abiatze-estrategiak
Foro hau lehena da Startup Valencia-ren WorkGroup DeepTech-en esparruan, eta Valentziako Startupen Elkarteak antolatu du.