Asier Rufino TECNALIA Ventures TECNALIAren Deep Tech Venture Buildereko CEOa Virtual South Summit – Industry 4.0ko startup-lehiaketako epaimahaikidea izango da.
Virtual South Summit ekimena online egiten da South Summit-ek eta IE Universityk batera antolatuta, berrikuntza-ekosistema sustatzeko helburuarekin.
AGENDA
- Topaketa honetan, industriako erreferentziako eragile guztiak bilduko dira.
- Zenbait sektoretako adituek aurkezpenak egingo dituzte.
- Lehiaketa bat izango da, non bost startup finalistek beren proiektuak defendatuko baitituzte inbertitzailez eta lehen mailako korporazioz osatutako epaimahai baten aurrean.