Urteak daramatza TECNALIAk eraldaketa digitalari laguntzen, bezeroen negozioan eragina izango duten irtenbide teknologikoak sortuz. Prozedurak eta negozioak seguruagoak, gardenagoak eta eraginkorragoak izatea, horra mundu digitalaren helburuetako bat.
Azaroaren 15etik 16ra, VISIO nazioarteko topaketa egingo da Bilbon, zaintza teknologikoarekin eta lehia-adimenarekin loturiko hainbat alderdi gai hartuta, eta topaketa horretan parte hartuko dugu guk ere. Topaketaren xedea da beren jarduera hobetzeko zaintza teknologikoa sustatzen edo erabiltzen duten profesionalak eta erakundeak elkartzea.
NORI ZUZENDUA
Zaintzarekin, adimenarekin, berrikuntzarekin eta erabaki estrategikoekin lotutako alderdiei buruz gehiago ikasteko gogoa duten profesional, erakunde eta enpresak.
HELBURUAK
- Adimenaren aldagaiak punta-puntako berrikuntza-jarduerekin konektatzea.
- Enpresa-estrategia gisa zaintzako eta adimeneko jarduerak sustatzea, eta, horren bidez, berrikuntza sustatzea eta lehiatzeko abantailak eskuratzea.
- Zaintza eta adimenaren arloko azken joeren berri jakitea.