Agenda

Webinarra: DIH-HERO ekimenaren zerbitzuak

Eguna

2020ko martxoaren 26a

Lekua

Ordua

-

Prezioa

Doan

DIH-HERO plataforma independente bat da, eta berrikuntza digitaleko Europa osoko zentroak konektatzen ditu, osasunerako robotikaren arloko erakunde aktiboek osatutako sare jasangarri bat sortzeko.

Web-mintegian, ekimenak zer zerbitzu eskaintzen dituen aurkeztuko da, eta DIH-HEROk antolatu dituen eta irekita dauden deialdien ikuspegi orokor bat emango da. Proiektura ekarpenak egiteko tartea ere izango da. DIH-HEROk osasunerako robotikaren inguruko zerbitzuen direktorio baten lehen bertsioa egin du, eta esteka honetan aurkitu daiteke.

Web-mintegiaren agenda 

  • DIH-HEROren ikuspegi orokor laburra
  • DIH-HERO ekimenak eskaintzen dituen zerbitzuen aurkezpena
  • Eskaintzen diren zerbitzuen adibide batzuk
  • Osasunerako robotikarako arau nagusien ikuspegi orokor labur bat
  • FSTP deialdi irekiei buruzko informazioa
  • Mahai-ingurua eta amaierako hitzaldia 

Erregistroa