Agenda

Webinarra - forjaketako lanabesen balio-bizitza luzatzen eta hobetzen duten altzairu berriak

Eguna

2018ko urtarrilaren 25a

Lekua

Webinar

Ordua

-

Prezioa

Doan

Forja-enpresen etengabeko erronka bat da lanabesen balio-bizitza luzatzea. Tresnak eraikitzeko aleazio egokia aukeratzea funtsezkoa da hutsegiteak saihesteko. H10 altzairua abiapuntu hartuta, aleazio berri bat garatu da, eta ingurune industrialean probatu da haren portaera, Hatebur makinetako beroko forjaketako tresneriaren balio-bizitza hobetzeko asmoz.

Aleazio berria aleatzeko zer estrategia erabili dugun eta industria mailan zer emaitza lortu ditugun azalduko ditugu webinar batean, eta hara gonbidatzen zaitugu.

Webinarrean, txat bidez parte hartu ahal izango duzue, eta baliagarri zaizkizuen galderak egin.

Agenda 

  • TOOLSTEEL proiektuaren aurkezpena

 Iñaki Pérez - TECNALIAko ikertzailea

  • "Forjaketako estanpen balio-bizitzaren arazoa"

Jonas Koch - Volkswagen AGko doitasun-departamenduko ingeniaria

  • "Hutsegite-mekanismoen analisia"

Iñaki Pérez - TECNALIAko ikertzailea

  • "Aleazioen diseinua"

Alexander Hengst - Schmiedewerke Gröditzeko produktu-ingeniaria

  • "Aleazioen karakterizazioa eta ekoizpena laborategian"

Borja Escauriaza - Sidenor I+Deko ikertzailea

  • "Prozesuen simulazioa eta aleazioen hautaketa"

Iñaki Pérez - TECNALIAko ikertzailea

  • "Industrian ontzat ematea" 

 Jonas Koch – Volkswagen AGko doitasun-departamenduko ingeniaria