Izan haren oinarri guztien berri, eta ulertu saiakuntzen garrantzia.
PRODUKTUAK ZIURTATZEKO IBILBIDE-ORRIA!
EMC 2014/30/EU Direktiba da, Europan, askotariko ekipoekin batera jardun behar duten produktu elektrikoak eta elektronikoak egoki merkaturatzeko erreferentzia (izan beste produktu horiek direktiba honi berari dagozkionak edo besteren bati dagozkionak).
Webinar honi esker, EMC Direktiban adituak diren hizlariekin aritzeko aukera izango dute parte-hartzaileek, direktiba horren oinarriak ezagutzeko, eta sakondu ahal izango dute adostasuna ebaluatzeko prozesuaren alderdi praktikoan.
Hona zer ikasiko duzun webinar honetan:
- EMC Direktibak ezartzen dituen betebeharrak
- 2016ra arte indarrean egon den aurreko direktibarekiko aldeak
- Nola existitzen diren batera direktiba hori eta produktuen beste direktiba espezifiko batzuk
AGENDA | |
---|---|
12:00 | Ongietorria ► Ibon Arechalde, Digital Lab_services-eko zuzendaria, TECNALIA |
12:05 |
► África Hernández, Ekipo Elektronikoen laborategia, TECNALIA |
12:55 | Parte-hartzaileek egindako galderei erantzutea |
13:00 | Webinarraren amaiera |