Agenda

World Maritime Week: itsas sektoreko erreferentziazko topaketa

World Maritime Week

Eguna

2025ko martxoaren 19a - 2025ko martxoaren 21a

Lekua

Barakaldo

Ordua

8:30 am - 5:00 pm

Nazioarteko itsas sektoreko erreferentziazko foroan parte hartuko dugu

World Maritime Weekek Europako itsas sektoreko eragile nagusiak bilduko ditu aurten ere. Erakusketa-gune bat, hitzaldien programa zabal bat eta networking-erako gune bat izango ditu. Itsasoa ardatz hartuta, ekitaldian nazioarteko lau kongresu egingo dira aldi berean, honako sektore eta gai hauei buruz: ontzigintza (Sinaval); arrantza (Eurofishing); portuak (Futureport); eta itsas energia berriztagarriak (Ocean Energy Conference).

Martxoaren 20an (osteguna), parte-hartze bikoitza izango dugu biltzarrean.

Itsas sektorearen deskarbonizaziorako bidea.

9:50ean, "Itsas Sektorearen Deskarbonizaziorantz" saio transbertsalean, Carol Pascual gure aditu eta ikertzaile seniorrak "Itsasontzietan energia errebalorizatzeko teknologia berriak" hitzaldia emango du.

Saioan, itsas garraioa deskarbonizatzen laguntzeko teknologiak aurkeztuko ditu, erregaiei dagokienez zein ontziko kudeaketa termikoari dagokionez. Zehazki, aurkeztuko du zer aurrerapen egiten ari diren Zhenit izeneko Europako proiektuaren barruan itsasontziko hainbat zerbitzutarako (hoztea, energia, gatzgabetzea…) zenbait tenperatura-mailatan hondar-beroa berreskuratzeko baliatzen diren teknologia berritzaileetan (hedapen isobarikoa, adsortzio-sistema, ORC+BdC…), itsasontziko prozesuetan beroa balorizatze aldera.

Halaber, amoniako-motorrek duten inpaktuaren azterketa aurkeztuko du, baita eguzki-energia neurrira sortzeko Engimonia ekimenean garatzen ari diren sektore horretako soluzioak ere.

Harpooners ekimena

15:45ean, I+G+B Finantzazioa: Programak eta Arrakasta Kasuak saioaren barruan, Eneko Otaola gure lankideak Harpooners ekimena aurkeztuko du. Ekimen horren helburua da itsas sektoreko propultsio garbiko sistemen hurrengo belaunaldia garatzea; horretarako, energia biltegiratzeko sistemen (BESS), potentzia-elektronikaren, hozte-sistemen eta tentsio handiko (HV) aplikazioetarako biki digitalen arloetako garapenak konbinatzen ditu.

Ekimenaren ardatza da itsas ontzietan eta ibai-nabigazioan aplikatzea, “AC Battery system” izeneko kontzeptu berritzaile, modular eta malgu bat garatuz. Kontzeptu horretan, bateria-moduluak potentzia-elektronikarekin integratuta daude, itsasontziaren sarerako zuzeneko konexio baten bidez, eta transformadorea ezabatzen da pisua murrizteko.

Biki digitalen bidez, denbora errealean monitorizatu ahal izango da sistema osoaren egoera, fidagarritasuna eta segurtasuna hobetzeko. Kontrol- eta babes-sistemak biki digitaleko ingurune batean integratuko dira, ontziko sistemaren eta hodeiaren arteko interfaze bat lortzeko, eta, horrela, zibersegurtasuneko, mantentze-lan prediktiboko eta hutsak aurreikusteko algoritmoak garatzeko, eragiketa fidagarria eta segurua izan dadin. TRL5 mailan testatuko dira emaitzak.

Sartu estekan informazio gehiago lortzeko World Maritime Week foroari buruz.

BEC, Bilbao Exhibition Centre, Azkue kalea, 1, 48902 Barakaldo, Bizkaia

Hartu lekua!