Jardunaldiaren helburua hau da: Oinarri Teknologikoko Negozio Aukerak (OTNA) sortzea Txileko eta Europako enpresen artean, teknologia berriak garatu eta, hartara, hobeto aurre egiteko XXI. mendeko energia-premiei. Zehazkiago,
- negozio teknologikoen hobi berriak aurkitzea eta aztertzea, Txileko eta Europako enpresak elkarlanean direla, elkarrekin aprobetxa ditzaten aukera berriak.
- Energiaren sektorean industrien lehiakortasuna hobetzeko funtsezko teknologiak ezagutzea, Europarako eta Txilerako etorkizunerako ikuspegiak partekatuz.
- Berrikuntzaren alorreko enpresak eta ezagutza-zentroak uztartzea Txileko energia-sektoreko arazoak konpontzeko gai diren eragileekin, eta haien arteko lankidetza zehatz batzuk sustatzea.
- Elkarrekin harremanetan jartzea ETEak eta energia-sektoreko eragile esanguratsuak (bertakoak eta nazioartekoak), etekina atera diezaioten ikerketaren eta sektore publiko eta pribatuaren arteko lankidetzari eta sinergiari.
- EBren eta Txileren artean negozioak egiteko funtsezko tresnak ezagutaraztea.
ALC-TIK ETA EB-TIK BERTARATUKO DIRENAK:
- Energiaren alorreko teknologien eta zerbitzuen hornitzaile diren ETEak.
- Energia kontsumitzen duten enpresak.
- Teknologia-zentroak.
- Merkataritza-ganberak eta negozioak sustatzeko erakundeak.
- Energiaren, ekonomiaren eta berrikuntzaren alorretako ordezkariak.
Energia Berriztagarrien Erakusketa eta Konferentziarekin (ExpoERNC 2017) koordinatuta egingo da ekitaldia.
Negozio-aukera bikaina da erakusketa hori Txilen inbertitu nahi duten energia berriztagarrien sektoreko enpresentzat. 2017ko urriaren 24tik 26ra egingo da, Txileko Santiago hiriko W hotelean.