Zer da sentsorika kuantikoa eta nola lagundu diezazuke?
Sentsorika kuantikoa teknologia kuantikoaren aplikazio bat da, aukera ematen duena fenomeno fisikoak aurrekaririk gabeko zehaztasunez, sentikortasunez eta bereizmenez neurtzeko. Sentsore horiek gailu klasikoen mugak gainditu eta soluzio berritzaileak eskain diezazkiekete arazo industrial eta sozialei.
- "Sentsorika kuantikoa, zuri laguntzera etorri den teknologia kuantikoa" izenburupean Bizkaia Enpresa Digitalak antolatutako jardunaldi honetan, sentsorika kuantikoaren oinarrizko kontzeptuak ikasiko dituzu, haren abantailak eta erronkak ezagutuko dituzu, eta erabilera errealeko zenbait kasu ikusiko.
- Gainera, gaian adituak diren pertsonekin jardun ahal izango duzu, eta teknologia emergente horretan sartzeko eta lan egiteko moduari buruzko zalantzak argitu.
Nori zuzendua
- Neurketa- eta detekzio-mailak hobetzeko beharra duten enpresetako profesionalak, edo osagai kimikoak detektatzeko edo materialak eta haien portaera karakterizatzeko konpondu gabeko arazoak dituztenak, edo sistema biomedikoak garatzen dituztenak, eta abar.