Neurri egokien bidez negozioaren jarraitutasuna bermatzeak izan behar du zibersegurtasunaren helburua
Zibergaizkileak nahi bezala ari dira beren jardunarekin. Ez dute osasun-sistema ere errespetatzen —une zailak bizitzen ari den honetan ere ez—, ez eta etxetik telelana egiten ari direnak ere.
Teknologia, bere forma guztietan, hain dago sartuta gure bizitzan, ezen ez baikara jabetzen gure enpresak, gure gizartea eta gu geu zenbateraino gauden teknologia, soluzio eta zerbitzu horiek modu seguruan funtzionatzearen mende.
Segurtasunak esan nahi du, alde batetik, dena behar bezala ibiltzea, eta zer zerbitzu emateko diseinatu diren, haiek ematea (safety). Bestetik, berriz, erabiltzaileen pribatutasuna bermatu behar du, eta modu erresilientean lan egin zibererasoen aurrean (zibersegurtasuna).
EDUKIA
Ana Ayerbe gure lankideak, IT Competitiveness Negozio Arloko zuzendariak, emango du hitzaldi hau:
- industria-enpresek jasandako zibererasoen kasu praktikoak ezagutuko ditugu, eta ingurune horietako ahultasun nagusiak zein diren azalduko dugu.
- Eta ikusiko dugu, baita ere, zer higiene-neurri har daitezkeen enpresek zibererasoen aurrean erresilientzia hobea izateko.
NORENTZAT DEN
- Kudeatzaileak
- Ekoizpen-arduradunak
- Zibersegurtasunari buruz gehiago jakin nahi duten industria-inguruneko pertsona guztiak