Basque Digital Innovation Hubek espazio paregabea eskaintzen du enpresek ingurune errealista batean probatu, simula eta entrena dezaten digitalizazioa ahalik eta segurtasun handienaz egingo dela ziurtatzeko.
Basque Digital Innovation Hub zentroak koordinatzen du zibersegurtasuneko nodoa, bost laborategi interkonektatu izateagatik nabarmentzen dena; Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko funtsezko pieza da haietako bakoitza. Laborategi horiek berrikuntzarako eta ekintzailetzarako jokaleku dira: baliabideak eskaintzen dituzte zenbait arlo kritikotako proiektuetarako (hala nola sare elektriko adimendunak, automozioa, bloke-kateak, adimen artifiziala eta produktuen ebaluazioa), eta, hala, industria segurua indartzen dute.
Zibersegurtasunaren gakoak
- Jardunaldi honetan zibersegurtasunaren arloko azken berrikuntzak eta aplikazio praktikoak aztertu ahal izango dituzu.
- Ezagutu lehen eskutik nola babestu zure enpresa mundu digitalean.
Zer aurkituko duzun ekitaldian
Ekitaldian zehar, eskuragarri dauden zerbitzu eta baliabideak azalduko dira, baita egindako zenbait proiekturen adibideak ere. Ikusiko duzu nola aplikatzen diren soluzio horiek zenbait industria-sektoretan, eta erakustaldi praktikoak eta kasu-azterketak egingo dira. Horretaz gain, aukera izango duzu saio praktikoetan parte hartzeko, haietan adituekin zuzenean jarduteko eta ikasitakoa zure behar espezifikoetara egokitzeko.
- Zerbitzuen hastapenak: lor ezazu BDIHko zibersegurtasun-laborategiek eskaintzen dituzten zerbitzuei buruzko ezagutza zehatza.
- Erakustaldiak eta aplikazio praktikoak: ikusi nola aplikatzen diren zibersegurtasuneko konponbideak benetako egoeretan.