Global Mobility Call 2023: zibersegurtasunaren erronka mugikortasun jasangarriaren sektorean
Global Mobility Call pertsonen eta ondasunen mugikortasun jasangarriari heltzen dion eta industria eta alderdi interesdun guztiak konektatzen dituen nazioarteko ekitaldi bakarra da; helburu du topaketak sustatzea, harremanak ezartzea eta negozio-aukerak sortzea enpresen, udalen, erakundeen, administrazioen eta beste erakunde batzuen artean.
Zibersegurtasunaren goiza
Urriaren 26an, "Innovation Arena" azokan, "zibersegurtasunaren goiza" izango du gaia; gure lankide Ana Ayerbek, zibersegurtasunean aditua baita, mahai-inguru batean parte hartuko du.
- Zibersegurtasunaren joerak eta etorkizuneko erronkak; DG CONNECTeko Zibersegurtasuneko zuzendari Lorena Boix Alonsok parte hartuko du bertan.
- Mugikortasun jasangarriko zibersegurtasuneko ikerketa eta berrikuntzari buruzko mahai-ingurua; Maite Boyerok (CDTI INNOVACIÓN) jardungo du moderatzaile, eta kolaboratzaile, berriz, Ana Ayerbek (TECNALIA), Olga Fornék (ABERTIS) eta Oihana Otaegik (VICOMTECH/EACTDA).
- Nola erantzun zibersegurtasuneko talentu-arrakalari; Maite Boyerok (CDTI INNOVACIÓN) jardungo du moderatzaile, eta kolaboratzaile, berriz, Juncal Garridok (BOARD AND LEADERS).
- "Zibererresilientzia mugikortasun adimendun eta konektatu batean" gaiari buruzko mahai-ingurua; SIAko eta Indra COMPANYko zuzendari nagusi Javier Jarautak jardungo du moderatzaile.
- S4ALLCITIES proiektua aurkeztuko da, Horizon 2020 programan finantzatua.
- Praetorian proiektua aurkeztuko da, Horizon 2020 programan finantzatua.
Informazio gehiago “Mugikortasun jasangarriaren sektoreko zibersegurtasunaren erronka” jardunaldiari buruz
- Lekua: IFEMA, GMC 2023 azoka, “Innovation Arena” aretoa
- Izena emateko, doan, erabili kode hau: SMOBHUB_CONGRESS
- “Mugikortasun jasangarriaren sektoreko zibersegurtasunaren erronka” jardunaldiaren agenda
Informazio gehiago Global Mobility Call 2023 biltzarrari buruz
- Global Mobility Call 2023en agenda osoa
- Global Mobility Call nazioarteko biltzarraren esparruan, “Move to Future” (M2F) Automozio eta Mugikortasuneko Espainiako Plataforma Teknologikoak, SERNAUTOk koordinatuta, jardunaldi bat antolatu du bere “Automozio eta Mugikortasuneko I+G+Bko Lehentasun Estrategikoen Agenda 2023”-ren berregituraketa aurkezteko.
- Gure lankide Amaya Artechek "Mugikortasunaren kudeaketa, jasangarritasuna eta talentua, funtsezko zeharkako ardatzak" gaiari buruzko mahai-inguruan parte hartuko du, urriaren 25ean, 11:50ean, IFEMAko Ágora ALLIANCE aretoan.