Agenda

Zibersegurtasuna sektore elektrikoan. Ingurune zibersegurua sortzeko metodologia, prozedurak eta ziurtagiriak

Ciberseguridad sector eléctrico

Eguna

2021ko ekainaren 8a

Lekua

Online

Ordua

3:00 pm - 4:00 pm

Prezioa

Doan

Sare elektrikoetarako ekipamenduek zabaldu eta martxan jarri aurretik zer zibersegurtasun-baldintza bete behar dituzten definitzen lagunduko die webinar honek konpainia elektrikoei.

  • Sektoreak zibersegurtasunaren arloan dituen arazoak errepasatuko ditugu, baita zibersegurtasuna bermatzeko gaur egun dauden soluzioak eta araudiak ere.
  • Ondoren, zehaztuko da zer saiakuntza definitu eta egin behar diren sarera konektatutako ekipamenduak ziberseguruak direla ziurtatzeko.
  • Hedapen handietan zibersegurtasuna eta interoperabilitatea bermatzeko prozedurak, proiektuaren faseak eta produktuen betekizunak xehatzeko metodologia bat lantzeko jarraibideak jasoko dituzte parte-hartzaileek.

EDUKIA

  • Zer da zibersegurtasuna? Nola aplikatu nire enpresan? Nola sortu ingurune ziberseguru bat?
  • Sektorearen beharrak. Arazoak.
  • Sektorearen beharrak. Soluzioak.
  • Metodologia eta prozedurak. Faseak.
    • Betebeharrak definitzea.
    • Prozedurak eta aplikatu beharreko araudia definitzea. Testbookak sortzea.
    • Saiakuntza-tresnak
    • Produktuak eta sistemak ziurtatzea
  • Ondorioak

NORENTZAT

  • Elektrizitate-konpainiak
  • Produktu elektrikoen fabrikatzaileak

 

GoToWebinar

Gorde zure tokia!