Agenda

Zuraren ignifugazioa eraikuntzan errealitatea da jada

Eguna

2017ko azaroaren 14a

Lekua

BARCELONA , EPSEB-Bartzelonako Eraikuntzako Goi Eskola, Ekitaldi-aretoa, Dr. Marañón hiribidea, 44-50

Ordua

-

Prezioa

Doan

Eraikuntzan, zuraren ignifugazioa errealitatea da jada. Azken urte hauetan zuraren ignifugazio-tratamenduetan egin diren aurrerapen teknologikoei esker, gaur egun zurak betetzen ditu eraikuntzan suaren aurkako tasunei buruz indarrean dagoen araudia.

Ekitaldi honen helburua hau da:

  • Indarrean dagoen legeriari eta araudiari buruzko informazioa eta prestakuntza ematea.
  • Merkatuan jada dauden soluzioak ezagutaraztea.
  • Azken 10 urte hauetako esperientziak partekatzea.
  • Obren kasu errealak azaltzea.

Galdezka ari bazara: Zura ignifuga al daiteke eraikuntzan?  Zein dira zura ignifugatzeko tratamendu eraginkorrenak? Non daude gaur egun zur ignifugatuaren mugak? Zein dira zuraren ignifugazioaren onurak? Noiztik ignifugatzen da zura? Noraino eskatzen du egiazki Administrazioak ignifugazioa? Zein dira obra eredugarriak? …

Etor zaitez jardunaldi honetara, eta kezka horiek eta beste hainbat argituko dituzu zuraren ignifugazioak eraikuntzan eskaintzen duen aukeraren inguruan.

NORI ZUZENDUA

Zurezko eraikuntzan diharduten profesional guztiei: obretako preskribatzaileei, administrazio publikoei, eraikuntza-enpresei, zurgintza-lantegiei, zurgintza-produktuen fabrikatzaileei.  

Jaso agenda PDFn (ES bertsioa)     Jaso agenda PDFn (CAT bertsioa)
AGENDA Ign._Madera_Const._ESPAÑOL_14Nov Agenda Ign_Fusta_Const_14Nov_CAT
AGENDA
09:30-10:00 Bertaratuen harrera
10:00-10:15 Ongietorria eta aurkezpena
Ana Lacasta andrea, EPSEBeko ikerkuntza-zuzendariordea eta LIGNOMAD sarearen arduraduna
10:15-10:45 Zurgintzarako gai ignifugoen garapena
► María Asun Ruiz de Gauna andrea, QUIDEko gerentea
10:45-11:15 Zur ignifugatua lortzeko tratamenduak
► Ramón Sánchez Sandoval jauna, SÁNCHEZ SANDOVALeko administratzailea
11:15-11:45 Zuraren prebentzio- eta ignifugazio-tratamenduen bateragarritasuna
► Josep Sellas jauna, Merkataritza saila, QUIMUNSA
11:45-12:15 Atsedenaldia kafea hartzeko
12:15-12:45 Zurgintzako produktuen suarekiko portaeraren ziurtapena 
► Carlos Nazabal jauna, TECNALIA ZIURTAPENeko gerentea
12:45-13:15 "Fire sector group SH02” taldearen gomendio berriak
► Pablo Garmendia, Suaren aurkako segurtasun-laborategiko teknikaria, TECNALIA
13:15-13:45 Zuraren suarekiko erreakzio- eta erresistentzia-ezaugarriak hobetzeko tratamendua baimentze administratiboko prozeduran  
Albert González jauna, arkitektoa. SERVEI DE PREVENCIÓ DE BOMBERS DE LA GENERALITAT DE CATALUNYAko teknika  
13:45-14:15 Zuraren suteen aurkako babesa
Jaime Moraga Díaz jauna, zuzendari komertziala, BESTERWOOD COMPANY
14:15-15:15 Luncha
15:15-15:45 Kasu arrakastatsuak zuraren tratamenduan
José María Lumbreras jauna, Laguntza Teknikoa, FRAPONT zurgindegia
15:45-16:15 Kasu arrakastatsuak zur ignifugatuarekin
Fernando Rivero, zuzendari komertziala, TEZNOCUBER COMPOSITES
16:15-16:45 Zuraren eratorri ignifugatzailedunak: Taulak, estaldurak eta zoruak
Víctor M. Aceitón jauna, aholkulari sustatzailea, FINSA
16:45-17:15 Europar ikerkuntza zurezko fatxadetako suteen aurkako babesaren arloan
María Pilar Giraldo doktore andrea, arkitekto ikertzailea, Institut Catalá de la Fusta, INCAFUST
17:15-17:30 Solasaldia eta galderak
17:30 Jardunaldiaren amaiera
Jordi Gene jauna, Institut Catalá de la Fusta, INCAFUST

ignifugacion-madera-eus