Webinar honen helburu nagusia da konpostagarritasunaren eta biodegradagarritasunaren inguruko terminologiaren oinarrizko kontzeptuak argitzea eta TECNALIAk material konpostagarriak eta biodegradagarriak ebaluatzeko dituen gaitasunak aurkeztea.
Terminologia eta gaur egun indarrean dagoen araudia aztertuko dira. Halaber, ontzi eta bilgarrien UNE-EN 13432 arauaren betekizunak aurkeztuko dira, eta materiala konpostagarria eta/edo biodegradagarria dela frogatzeko zer saiakuntza egin behar diren azalduko da zehazki:
- Biodegradagarritasuna
- Desintegrazioa
- Konpostaren kalitatea
Azkenik, TECNALIAk parte hartu duen proiektu batzuk aurkeztuko dira, adibide gisa, eta merkatuaren egungo joeraren ikuspegi bat azalduko.
EDUKIA
- Oinarrizko kontzeptuak
- Gaur egungo araudia
- Betekizunak eta saiakuntzak
- Konpostagarritasuna
- Biodegradagarritasuna
- Desintegrazioa
- Konpostaren kalitatea
- Sektoreko joerak
NORENTZAT DEN:
- Ontzi eta bilgarrien fabrikatzaileak
- Plastiko biodegragarrien fabrikatzaileak