Enpresa konektatua egotea ez da aukerakoa, beharrezkoa baizik: informazioa urrutitik atzitzea, bezeroekin eta hornitzaileekin konektatuta jardutea, makinen eta ekoizpen-sistemen datuak aise eta azkar jasotzea..., horra enpresen erronketako batzuk.
Testuinguru horretan, negozioak martxan jarrai dezan, funtsezko elementua da segurtasuna, eta, aldi berean, lehiakortasuna hobetzeko aukera ere bai.
Jardunaldi honetan ikusiko dugu zer esan nahi duen konektatuta egoteak, zer arrisku eta aukera dakartzan..., eta zer zerbitzu dauden erabilgarri Arabako enpresa industrialen segurtasuna bermatzeko.
PROGRAMA
Ordutegia | Gaia |
---|---|
08:45 | Parte-hartzaileak erregistratzea |
09:15 | Inaugurazio instituzionala ► Ramiro González jauna, Arabako ahaldun nagusia ► ARABA 4.0 Taldea |
09:30 | Prestatuta ote gaude hainbesteko konektagarritasunerako? Nahitaezkoa dugu konektatuta jardutea, baina zer ondorio dakarzkio horrek enpresen segurtasunari? Zer arriskuri egin behar diegu aurre? Zer egin behar dute industriako ETE-ek erronka horri aurre egiteko? ► Telefónica ► RootedCON |
10:00 | Mahai-ingurua: gure lurraldeko enpresa gidarien zibersegurtasun-premiak Arabako enpresa handiak ari dira jada zenbait neurri hartzen beren negozioen jarraitutasuna bermatzeko. Eta haien hornitzaileak? Zer egin behar dute hornitzaileek, zibersegurtasunari dagokionez, enpresa handi horiekin lanean jarraitzeko? ► Mercedes-Benz Vitoria-Gasteiz ► Michelin Vitoria-Gasteiz ► Aernnova ► Tubacex Moderatzailea: TECNALIA |
11:00 | Kafea eta zibersegurtasunarekin erlazionatutako tokiko enpresen erakusketaren bisita |
11:30 | Arabako zibersegurtasun-azpiegiturak Erreferentziazko lurralde bihurtu da Araba zibersegurtasunari dagokionez. Azken hilabeteotan, zenbait azpiegitura jarri dira martxan enpresei laguntzeko beren burua babesten eta eraso informatikoei aurre egiten. ► Basque CyberSecurity Centre (BCSC) ► TECNALIA ► Encriptia |
12:15 | Negozioaren jarraitutasuna: arriskuen eta aukeren analisia 4.0 industriaren ikuspegitik Araban, zibersegurtasun-azpiegiturak ez ezik, badaude enpresa ugari ere herrialdeko ETE-ei arriskuak, mehatxuak eta aukerak analizatzen laguntzeko. ► S21sec|Nextel ► ODEI ► Globe Testing |
12:45 | TECNALIAren eraikinera joatea eta BDIHIko zibersegurtasun-nodoaren gune nagusia bisitatzea ► Ariketa. Zibererasoa eta enpresen ahultasun-analisia: arriskuak identifikatzea. OSANE Consulting ► Zibereraso-egoera hipotetikoak: Ciber Rangeren potentziala. TECNALIA |
14:00 | Jardunaldiaren amaiera |