Agenda

Zurezko egituren ikuskaritza

Eguna

2020ko urriaren 1a

Lekua

WEBINARRA

Ordua

-

Prezioa

Doan

Zura eraikuntzarako material gisa erabili izan da tradizioz. Material horrek iraganean izan duen garrantziaren erakusgarri dira ehunka eraikuntza historiko eta hirigune, material hori egiturazko elementu gisa dutenak.

Webinarraren helburua da zurezko egiturak ikuskatzeko dauden aukeren eta prozeduren ikuspegi orokor bat ematea: lehen urratsa da, beharrezkoa egituraren abiapuntua ezagutzeko, eta, ondoren, zurezko egitura duten eraikinetako esku-hartzeetan erabaki egokiak hartzeko.

EDUKIA 

  • Zurezko egituren diagnostikoa egiteko teknika eta metodologia erabilienak aztertuko dira.
  • Ikuskaritza-motak zein diren eta noraino iristen diren azalduko da, hauen arabera: helburuak, materialak eta ikuskaritza-teknikak, zuraren agente degradatzaileak eta zurari  Erresistentzia Klasea in situ esleitzeko oinarri metodologikoa. 

NORI ZUZENDUA 

  • Zurezko egituren ikuskaritzaren aukerak eta erabili ohi diren metodologiak ezagutu nahi dituzten eraikuntzako eragile guztiak (arkitektoak, arkitekto teknikoak, ingeniariak, ingeniari teknikoak, eraikitzaileak, egitura-arotzak eta abar). 

 NORK EMATEN DUEN 

  • Josu Benito Ayucar, Lab_services Division-eko Eraikuntzako Materialen Laborategiko arkitektoa