Zurezko Eraikuntzaren Nazioarteko Foruma: etorkizunari aurrea hartzen dioten profesionalak elkarrekin lotzen
Zurezko Eraikuntzaren Nazioarteko 4. Forumak bete-beteko hitzaldi-agenda dakar. Sektorean arrakastaz landu diren kasurik berritzaileenak aurkeztuko dituzte estatuko eta nazioarteko aditu ezagunek.
Hitzaldiak bost multzotan antolatuta daude, gaika, zurezko eraikuntzaren alorraren ikuspegi orokorra izan dezaten entzuleek.
- Zura: XXI. mendeko materiala
- Zurezko eraikuntzarako aukera berriak
- Zurezko egiturak proiektatzea eta eraikitzea
- Zura eta hiri jasangarria
- Berrikuntza eta garapena
3. blokea: zurezko egiturak proiektatzea eta eraikitzea
- Zurezko egiturak birgaitzeko eta indartzeko azken estrategiak azalduko ditu Josu Benitok (TECNALIAko Eraikuntzako Materialen laborategiko arkitektoa). "Zurezko egiturak birgaitzea eta indartzea. Estrategiak eta adibideak” aurkezpena egingo du.
- Nazioarteko punta-puntako hizlariek emango dituzten hitzaldiekin batera, erakusketa bat egingo da, enpresei zuzendua, sektoreko produktuetan egin diren azken aurrerapenak eta teknika berrienak ezagutzera emateko.