Agenda

2019ko European Utility Week (EUW) azoka: Paris

Eguna

2019ko azaroaren 12a - 2019ko azaroaren 14a

Lekua

Paris Expo Porte de Versailles

Ordua

-

Prezioa

Doan

European Utility Week 2019 (EUW) azokan parte hartuko dugu aurten ere. Sare elektriko adimendunei buruzko Europako jardunaldi nagusia da, eta han bilduko dira konpainia elektrikoen eta beste zerbitzu batzuen hornitzaileak.

Profesionalen topagunea da EUW azoka, eta sare elektriko adimendunen inguruko azken aplikazioei buruzko ezagutza trukatzeko foroa ere bai.

Azokaren lehen edizioa orain dela hamarkada bat baino gehiago egin zen. Hasieran, kontagailu adimendunei buruzkoa zen, eta Metering & Billing Europe zuen izena. Gaur egun, beste alor batzuk lantzen ditu, eta elektrizitatearen banaketako agente nagusiak biltzen ditu.

Aurtengo edizioan, elkarreragingarritasuna bermatzeko produktuak ziurtatzeari eta sarea digitalizatzeko soluzioen garapenari buruzko gure azken berrikuntzak erakutsiko ditugu.

 Kontagailu adimendunen aliantza nagusien laborategi ofiziala denez, TECNALIAk hauek aurkeztuko ditu: 

  • Testing Tool PRIME 1.4 berria
  • IEC 61850 egiaztagirirako zerbitzu berriak, protokoloak ziurtatzeko eta ekipamendu eta multzoen funtzionaltasunaren adostasuna ebaluatzeko.
  • DLMS Functionality Testing Tool tresna, zeinak Saudi Arabiarako, Libanorako, Erresuma Baturako eta beste herrialde batzuetarako aplikazio berriak baititu.
  • NOISEEK aplikazioa: PLC komunikazioei erasaten dieten zarata elektrikoak monitorizatzeko eta analizatzeko web-aplikazio aurreratua, zeinaren bitartez elektrizitate-konpainiek bizkor eta modu objektiboan erabaki baitezakete zein den beren sarean erabiltzeko PLC banda onena eta, hala, asko murriztu PLC komunikazioetako arazoak konpontzeko behar duten denbora (egunak behar izatetik minututan egitera). 

Alor hauetan zer proiektu ditugun ikus dezakezue: 

  • Sorkuntza banatua, metaketa eta ibilgailu elektrikoak sarean integratzea.
  • Mikrosareak energia-sarearen mendekoak ez diren aplikazioetarako eta konektatuak daudenetarako.
  • Zenbait egoera eta erabilera-aukeretarako metaketa-sistemen ezaugarriak eta neurriak finkatzea.
  • Behe-tentsioko eta erdi-tentsioko sare bat monitorizatzea eta ikuskatzea
  • Sareen funtzionamendurako eta kudeaketarako datu-analisia
  • Sare elektriko adimendunen komunikazioa, datu-ereduak eta protokoloak
  • Zibersegurtasuna
  • Eskaeraren kudeaketa aktiboa 

 EUW azokan, Parisen, espero zaitugu! Zatoz C43 standera