NOLAKOA DA IKASTAROA?
Professional Scrum Product Owner ikastaroak oinarri sendo bat ematen du Scrum-en eta produktu-kudeaketa malguaren oinarrizko irizpide eta tekniketan.
Ikastaroan, Scruma zer den ikasiko duzu, haren mekanikak eta artefaktuak, eta Scrumeko rolak zein diren. Hortik aurrera, ikastaroak sakondu egiten du ikasleei irakatsiz nola erabili behar den Scrum balioa, produktibitatea eta produktuen maneiuaren guztizko kostua optimizatzeko Scrum erabiliz.
Ikastaroak Professional Scrum Product Owner I (PSPO I) eta Professional Scrum Product Owner II (PSPO II) egiaztagiriekin zerikusia duten gai guztiak lantzen ditu; horietarako azterketa banaka egiten da ikastaroaren ondoren.
Partaideek edukietan oinarrituko ikasketa egiten dute irakasleak gidatuta, testuinguru errealetan kokatzen diren kontzeptuei buruzko gogoetak eginez eta, garrantzi berberarekin, ikasleek, talde-ariketak eginez, aurkezten zaizkien arazoentzat proposatzen dituzten soluzioei buruz nork bere ikuspuntuen trukea egin eta ikuspegiak eta bideragarritasunak alderatuz.
Scrum.org arduratzen da curriculuma eguneratuta edukitzeaz eta Professional Scrum Product Owner ikastaroetako materiala lantzeaz, eta irakasle gaituak soilik aukeratzen ditu ikastaro horiek emateko. Irakasle bakoitzak nork bere esperientzia eta ezagupenak erakusten ditu Scrum lantzean, ikasle guztiek eduki berberak ikasten badituzte ere. Horrela, Professional Scrum Product Owner I eta II egiaztagiriak lortzeko gaitasuna garatzen da, bai eta mundu errealean Scrum erabiltzekoa ere.
ZEIN DIRA EDUKIAK?
AGILE PRODUCT MANAGEMENT
Modulu horrek azaltzen du nola produktuaren kudeaketa bizkorrak produktu garatuaren balioa maximizatzen duen; erakusten du Procut Owner rolak mozkinari egiten dion ekarpena antolamenduan, eta negozio-eredua, balio-proposamena edo lerrokamendu estrategikoa balioesten laguntzen duten teknikak biltzen ditu.
VALUE-DRIVEN DEVELOPMENT
Modulu horren ardatza da ekarpenaren balioa nola definitu eta neurtu, kostu/mozkinean oinarritzen den aurrekontu-kudeaketa arrunta baino eraginkorragoa delakoan produktuaren kudeaketa-ikuspegirako. Produktuaren garapen bizkorrerako KPI-adierazle erabakigarri ezberdinen deskribapena ere egiten du.
SCRUM PRINCIPLES AND EMPIRICISM
Modulu horrek Scrum teoria aurkezten du, hau da, azaltzen du zergatik framework horrek hausnartzen duen eraginkortasunez produktu konplexuen garapena eta antolamendu-hobekuntza.
THE SCRUM FRAMEWORK
Modulu horrek Scrum lan-esparrua sakontzen du: haren rolak, produktuak, artefaktuak eta arauak, hala nola oinarrizko irizpideak eta balioak, besteak beste.
PRODUCT BACKLOG MANAGEMENT
Product Ownerrak egin behar duen jarduketa funtsezkoetakoa da backloga kudeatzea. Modulu horrek zehazten ditu backloga kudeatzen eta entregatu den balioa maximizatzen laguntzen duten lanabesak eta praktikak.
RELEASE MANAGEMENT
Modulu horrek bezeroari entregak planifikatzeko eta haien jarraipena egiteko lanabesak eta teknikak aurkezten ditu.