4.0 industriaren kontzeptuak balio-kate osoa hartzen duen aktibo eta sistema konektatu batzuen multzo bat definitzen du. Operazio eta mantentze-lanetarako biki digitala kontzeptuak zenbait teknologia gaitzaile biltzen ditu operazio-datuak, hutsegite-eredu fisikoak eta produkzioari eta mantentze-lanei buruzko informazioa hibridatzeko plataforma gisa, eta adibide bikaina da erakusteko nola hobetu eta optimizatu aktibo konplexuen mantentze-lanak eta disponibilitatea bizi-ziklo osoan. Kontzeptu hori zenbait esparrutan aplika daiteke; adibidez, fabrikazio aurreratuan, trantsizio energetikoan eta eraikuntza eta mugikortasun jasangarrian.
Mantentze-lan optimo batek negozioetako prozesuei onurak eta balio erantsia ematen dizkie, eta gero eta handiagoa da horren onuren gaineko kontzientziazioa. Mantentze-lanen paradigma aldatu da, eta eredu prediktibo edo preskriptiboetarantz jo du; hala, ekipamenduen disponibilitatea areagotzeko eta mantentze-lanen kostuak txikiagotzeko ateak irekitzen dira.
Horrekin batera, teknologia gaitzaileak integratzen ari dira mantentze-lanetako soluzioetan (adibidez, gauzen Internet eta adimen artifiziala), eta ekipamendu industrialen monitorizazioaren egoera aldatzen ari dira, aukera ematen baitute ekipamenduon osasun-egoera diagnostikatzeko eta iragartzeko zerbitzuak garatzeko.
Operazio- eta mantentze-lanetarako biki digitala kontzeptua, osagaien, azpisistemen edo sistema osoen erreplika gisa, hutsegite-datuak, mantentze-lanen informazioa, testuinguruarena, operazio-datuak eta negozio-eskakizunak hibridatzeko plataforma gisa proposatzen da; hala, dimentsio horiek guztiak kontuan hartuta erabakiak hartzeko laguntza-sistemak sortzen dira, eta, sistema horiek enpresei erabaki onenak hartzen laguntzen diete, mantentze-lanetako inbertsioak eta ekoizpenaren eskakizunak bateragarri bihurtuz.
Hurbilketa horri esker, ekipamenduen diseinua hobetu dezakete enpresek, fidagarriagoak eta mantentzeko errazagoak izan daitezen. Orobat, mantentze-lan prediktibo eta preskriptiboko sistemak garatu ditzakete, aktiboen uneko zein etorkizuneko egoera jakiteko era askotako erabilera-baldintzetan, nahi ez den geldialdirik ez egiteko eta disponibilitatea areagotzeko, eta, hartara, mantentze-kostuak murriztu eta kalitate-parametroak bermatzeko.
Horrela, sistemen eraginkortasuna eta baliabideen erabileraren optimizazioa sustatuz, hobeto diseinatutako eta mantenduko ekipamenduak efizienteagoak izango dira; kontsumo txikiagoak eta emisio gutxiago izango dituzte; balio-bizitza luzeagoa izango dut; eta bat etorriko dira ekonomia zirkularraren printzipioekin.
NORENTZAT
- CEOak
- CTOak
- Mantentze-lanen arduradunak
- Ekoizpen-arduradunak
- Teknologia berriek, hala nola adimen artifizialak, mantentze-lanetan dituzten aukerei buruz gehiago jakin nahi duen oro.
PROGRAMA
- Mantentze-lana: kontzeptua eta enpresari balioa emateko zer palanka dituen
- Mantentze-lanetako estrategia berriak
- 4.0 mantentze-lanetako teknologia gaitzaileak
- Adimen artifiziala eta operazio- eta mantentze-lanetako biki digitala
HIZLARIA
- Jokin Rubio Botía, TECNALIAko Fidagarritasuneko eta Mantentze-lanetako taldearen arduraduna da. 2003an hasi zen ikertzen, segurtasun industrialaren alorreko ikerketa aplikatuaren alorrean, eta, ordutik, I+Gko proiektuak garatu eta zuzendu ditu bai Espainian eta bai Europan, eta zenbait forotan parte hartu du, hala nola plataforma teknologikoetan eta ERANETetan. 2011tik, mantentze-lanetan jarri du bere lanen ardatza, eta arreta berezia eskaini dio industriaren sektoreari. Gaur egun, TECNALIAko Fidagarritasuneko eta Mantentze-lanetako zuzendaria da, eta tresna eta teknologia berriak garatzen ditu 4.0 industriaren kontzeptuaren barruan, operazioen eta mantentze-lanen alorrean.
Informazio gehiago
- 4.0 mantentze-lanak: joera teknologikoak operazio- eta mantentze-lanetarako biki digitalerantz
- *Toki-kopurua mugatua da
- Jardunaldi hau online emango da, ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez.