Agenda

ADDITIV digital España: 3D inprimaketaren Espainiako merkatuko topaketa birtuala

Eguna

2020ko irailaren 22a

Lekua

Feria virtual

Ordua

-

Prezioa

Doan

Fabrikazio aditiboko prozesu eta material berritzaileak garatzen ditugu gure bazkide eta bezero industrialek eskatuta, alor askotan dugun esperientzian oinarrituta; adibidez, hauetan: hautsen metalurgia, soldadura, konpositeen fabrikazioa, robotika eta galdaketa.

Bestalde, euskarriak, tresnak eta prototipoen osagaiak garatuz, gure ikerlanetan laguntzeko ere erabiltzen dugu fabrikazio aditiboa.

Gure teknologiak eta erabilerak askotariko sektoreetara bideratzen dira geometria konplexuko edo material bereziz egindako osagaien fabrikazioari dagokionez, hala nola aeroespaziala, biomedikoa eta eraikuntzarena.  

Osagai-mota horiek berak erabiltzen dira makina-erreminten sektorean ere, material bereziki gogorrez egindako eta oso geometria konplexuko ebaketa-tresnak fabrikatzeko. Osagaien prestazioak hobetzea bilatzen dugu nagusiki; adibidez, errendimendua handitzea, iraupena luzatzea eta pisua arintzea.

Kasu jakin batzuetan, automobilgintzako tresnen prestazioak hobetzeko ere lan egiten dugu, higadura handiko elementuetarako materialak erabiliz eta geometria konplexuko hozte-kanalak fabrikatuz.

Fabrikazio-kostuak murriztea ere bilatzen dugu fabrikazio aditiboko teknologiak erabiliz. Estrategia hori hegazkingintzara bideratzen da; zehazki, balio erantsi handiko metalez eta matrize polimerikoko konpositez egindako egitura-piezak fabrikatzera.

Fabrikazio aditiboa ari da, pixkanaka, sektore eta erabilera jakin batzuetan finkatzen. Fabrikazio aditiboko teknologien aparteko ahalmenek prozesu horien kostu handia konpentsatzen duten kasuetan, iraun egingo dute erabilera horiek; baita teknologia horien bidez ohiko fabrikazioaren kostuak murrizten direnean ere.

NORENTZAT DEN 

  • Negozioaren ikuspegitik zein ikuspegi teknologikotik interesa duen oro.