Agenda

Adimen artifiziala industrian: enplegua eta erronka sozialak

IA en la industria

Eguna

2022ko ekainaren 7a

Lekua

IMH Campus

Ordua

10:00 am - 12:30 pm

Prezioa

Doan

Adimen artifiziala industrian

Laugarren industria-iraultza bete-betean, askotariko teknologiak ari dira aurrera egiten industrian, eta, aukera berriak ez ezik, zenbait erronka ere sortzen dituzte. Adimen artifiziala izugarri ari da nabarmentzen, gaitasun handia baitu automatizazio, efizientzia eta produktibitate handiagoa lortzeko, baita lehendik existitzen diren prozesu eta produktuei lotutako zerbitzu berriak sustatzeko ere.

Alabaina, adimen artifiziala baliatzen hasteak pizten du errezelo sozialik ere. Ildo horretan, ohikoak dira lanpostuan zaintzaren eta kontrolaren arloan planteatzen diren dilema sozioetikoak, bai eta langabezia masibo potentzialak edo berrikuntza teknologiko mota horri loturiko deskalifikazio- eta birkualifikazio-prozesuek eragindako antsietateak ere.

Argi dago adimen artifiziala txertatzeak industria nabarmen birbideratzea eskatuko duela (azpiegiturak, prozesuak, profilak, gaitasunak, eta abar), baina beharrezkoa izango da, orobat, haren garapenean inplikatutako eragileen arteko lankidetza estuagoa ere (ikertzaileak, teknologoak, enpresak, administrazioa, gizarte-eragileak).

Jardunaldiaren helburua

Jardunaldi honen helburua da inplikatutako eragileen iritzia jakitea; alde batetik, adimen artifizialaren arloko adituena, eta, bestetik, industrian adimen artifiziala txertatzearen inplikazioak eta ondorioak biziko dituzten pertsonena:

  • Zer erronka sozial planteatzen ditu euskal industrian adimen artifiziala txertatzeak?
  • Zer ondorio izango ditu lan-merkatuan, etorkizuneko enpleguetan eta prestakuntzan?
  • Era berean, bertatik bertara entzungo dugu zer iritzi duten herritarrek eraldaketa teknologiko eta sozial horren inguruan; zenbait formatu baliatuz (ahozkoa, birtuala eta aurrez aurrekoa), parte-hartzaileek gonbidatutako eragileekin hitz egiteko aukera izango dute.

IMH Campus

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

10:00 am - 10:15 am

Ongietorria eta aurkezpena

10:15 am - 10:50 am

Lantegi adimendunerantz: zer egin dezake adimen artifizialak?

Maialen Murua eta Fernando Boto (TECNALIA)

10:50 am - 11:35 am

Euskal industrian adimen artifiziala txertatzearen ondorioak biziko dituzten eragileen panela.

Dinamizatzailea: Ixaka Egurbide (IMH Campus). Parte-hartzaileak: Lola Elejalde (Innobasque), Sandra Barrio (Euskampus), Elena Fernández (Young Manufacturing Leaders), Aitor Moreno (Ibermática) eta Javier Gutiérrez (CCOO).

11:35 am - 12:30 am

Parte hartzeko jarduera: Eta zuk zer espero duzu adimen artifizialetik euskal industrian?

12:30 pm - 1:30 pm

Makina Erremintaren Museoa bisitatzea eta hamaiketakoa