Advanced Factories azokan izango da TECNALIA, I4.0rako soluzioak partekatzen.
Beste behin ere, industria-lider nagusiak elkartuko dira Advanced Factories azokan. Topaketan, automatizazio industrialeko, robotikako eta digital manufacturingeko enpresa berritzaileenak bilduko dira. Helburua negozio-eredu eta ekoizpen-prozesu berrien bidez eta 4.0 industria ezarriz industria-lehiakortasuna sustatzen duten teknologiak ezagutzea eta hurbiltzea da.
Edizio honetan, Advanced Machine Tools topaketaren helburua negozioak dinamizatzeko palanka bihurtzea da, baita makina-erremintaren, kontsumo-ondasunen eta ekipo osagarrien hornitzaileak manufaktura-sektoreko profesionalekin elkartzeko gunea eskaintzea ere.
Manufaktura-industriaren oraina eta etorkizuna
TECNALIA, ekitaldiko global partner eta enpresen bazkide teknologikoa den aldetik, bertan izango da zenbait hitzaldirekin.
- Agustín J. Sáenzek, Estrategia, Merkatu eta Teknologia zuzendariak, Keynote bat eskainiko du manufaktura-industriaren orainari eta etorkizunari buruz, eta joera, driver eta teknologia nagusiak aipatuko ditu.
- Ikusleek ANTOLINen esperientzia industriala ezagutzeko aukera izango dute. Gure lankide Gabriel Aznarrekin batera (Industry of Things-en arduraduna), enpresaren eraldaketa nola landu den, eraldaketa horretan ekoizpen-prozesuak digitalizatzeak zer eginkizun duen eta digitalizazio-prozesu horretarako zer estrategia/bide-orri duen azalduko dute.
- Espainiako Robotika eta Automatizazio Elkartea arduratuko da industria-lehiakortasunerako automatizazioaren ikuspegiari buruzko saioa dinamizatzeaz. Gure lankide Sandra Martínez de Lahidalgak, Robotika, Kontrol eta Automatizazio Aurreratuaren arduradunak, parte hartuko du Mitsubishi Electric eta Murrelektronikekin batera.
Agenda dinamikoa, TECNALIAk egungo gaiak jorratzen dituzten hitzaldiekin osatuko duena. Honako gai hauek landuko dira, besteak beste:
- azpiegitura kritikora jasotako informazio-sistemak. Etenik gabeko kudeaketa eta datu-espazioa, Rubén Otero TECNALIAko eServices-eko zuzendariaren eskutik.
- Metal milling forum: ebaketa-tresnak eta -erremintak, Muturreko baldintzetarako materialen arduradun Iñigo Agoteren eskutik.
Aurreko edizioetan bezala, TECNALIAk izena emango dioFactories of the Future Awards 2023 sarietako bati, Industria-instalazioaren eraldaketa digitaleko lidergoaren kategorian. Sari hori digitalizazioa eta 4.0 teknologiak erabiliz prozesuak eraldatu dituzten enpresak aintzatesteko ematen da.
Business pass
TECNALIAk Business Pass gonbidapenak ditu. Oraindik ez baduzu zurea, eskatu Advanced Factories azokarako Business Pass gonbidapena.