TECNALIAk Advanced Factoriesen parte hartuko du; hau da, 4.0 industriaren erronken berrikuntzara bideratutako ekitaldian
Advanced Factories apirilaren 8tik 10era egingo da Bartzelonako Firan. Automatizazio industrialera, robotikara, AAra eta 4.0 industriara bideratutako ekitaldia da, eta, besteak beste, 30.000 CEO, COO, CIO, Plant Manager, negozio-unitateko zuzendari eta ekoizpen-arduradun bilduko ditu, zeinak 680 enpresa erakusketari baino gehiagoren artean partner industriala eta teknologikoa aurkitzeko asmoz etorriko baitira.
TECNALIA ekitaldiaren event partner gisa
Azken urte hauetan, gure industria-bezeroen erronkei aurre egitean haiekin eraiki dugun ikuspegi komun horren barnean, enpresa industrial berriaren alderdi giltzarriak (ekoizpena, kontrola eta ikuskapena, bezeroekiko harremana, produktu berritzaile berrien garapena) eraldatzea izan da ardatza. Gaur egungo ikuspegiak, aldiz, testuinguru aldakor batean sortzen diren eskakizun berrietara ahal bezainbeste egokitzera jotzen du. Hori dela eta, gero eta era optimizatuagoan lotu daitezke industriaren erronkak eta fabrikazio fisikoaren eta alderdi digitalaren arteko integrazio gero eta handiagotik sortzen diren aurrerapen teknologiko berriak.
Industriaren ikuspegi eboluzionatu horren berri emango dugu, honako hauek beharrezkoak dituena:
- Fabrikazio oso aurreratu eta automatizatua, non askotariko teknologia, sentsore eta AAko sistema elkarlanean ari baitira ekoizpen-prozesu osoa optimizatzeko eta kudeatzeko, pertsonekiko etengabeko komunikazioan.
- “Organismo autogestionatu" bateranzko bilakaera, baliabideen erabilera optimizatzen duten aldaketetara egokitzen dena eta beste "organismo" batzuekin komunikazioan jarduten duena, eta, gainera, fabrikatik harago beste instalazio eta parte-hartzaile giltzarri batzuetara hedatzen dena.
Ikuspegi hori bi euskarri nagusitan oinarritzen da:
- Pertsona, berrikuntza horiek diseinatzeko oinarri edo nukleo gisa.
- Ekosistema bat, industria-enpresaren inguruan zabaltzen den balio-kate gisa.
Ezagutu lotura horri buruzko gure berrikuntzak, gure eraldaketa-ardatzen bidez:
- Teknologiak pertsonaren zerbitzura.
- Ekoizpen moldagarria/malgua.
- Fabrika hedatua/nonahikoa.
- Lankidetzako ekosistema industriala
Eskatu zure Business Pass gonbidapena Advanced Factories 2025erako, eta ezagutu TECNALIAk industria-testuinguru berri horretan egindako berrikuntzak.