Agenda

Alderantzizko logistikak fatxaden industrian metalak berreskuratzeko dakartzan aukera berriak

Fachada

Eguna

2021ko azaroaren 16a - 2021ko azaroaren 17a

Lekua

Madril

Ordua

11:30 am - 7:30 pm

FacadeReLog hezkuntza aplikatuko proiektu bat da, Europako fatxaden industriako profesionalak materialak berreskuratu eta berrerabiltzearekin erlazionatutako gaietan trebatzeko pentsatua. Proiektuak THE MISS foroan parte hartzen du, hiru saio antolatuz. Saio horietan, zenbait kasu praktiko landuko dira.

Saio bakoitzean, aurkezpen labur bat egingo da: azalpen teoriko bat izango da, eta beste industria batzuetako eta martxan dauden proiektuetako adibide praktikoak erakutsiko dira. Aurkezpen teorikoaren ondoren, lantegia egingo da, non parte-hartzaileei eskatuko baitzaie beren esperientziaren berri emateko eta eguneroko jardueran izaten dituzten oztopoak azaltzeko. Lantegietako lantaldeetan, ekonomia zirkularraren printzipioak fatxaden industrian aplikatzeko erantzun edo garapen-bide posibleak bilatzen saiatuko dira.

Moderatzaileak

  • Julen Astudillo Larraz: ikertzailea, TECNALIAko inguratzaile arkitektonikoen lantaldearen arduraduna
  • Pablo Martín Hernanz: ASEFAVE (Asociación Española de Fabricantes de Fachadas Ligeras y Ventanas) elkartearen zuzendaria
  • Ines Gómez Arroyo: ASEFAVE (Asociación Española de Fabricantes de Fachadas Ligeras y Ventanas) elkarteko Sail Teknikokoa
  • Juan Azcárate Aguerre eta Tillmann Klein (TU Delft

1. EGUNA
Lehen saioan, FacadeReLog proiektua eta haren jasangarritasun- eta zirkulartasun-helburuak aurkeztuko dira. Ondorengo saioak “Produktu zirkularren diseinua eta ingeniaritza eta ekonomia zirkular baterako eraikuntza” izango du hizpide. Produktuak eta lehengaiak berreskuratzen laguntzeko kontuan izan beharreko alderdi teknikoak azalduko dira, betiere haien baliorik handiena lortzea helburu izanik.

  • Hizlariak
    • Tillmann Klein ingeniari doktorea. Eraikuntzako produktuen berrikuntzako irakaslea. TU Delft, NL
    • Juan F. Azcarate-Aguerre ark. ing.. Ekonomika zirkularrerako negozio-ereduen ikertzailea. TU Delft, NL

Bigarren saioaren ardatza “Fatxada-industria zirkularretarako negozio-ereduak eta balio-katea” izango da. Eraikuntzaren sektoreko enpresentzat motibagarri izan litezkeen balio erantsiko formak eta pizgarri ekonomikoak eztabaidatuko dira. Ekonomia zirkularreko inguratzaile arkitektoniko berriak ere aztertuko dira. Alderantzizko logistika ere aurkeztuko da, xehetasun handiagoz; prozesu horren bidez, lehengaiak berreskuratu eta produktu berri bihur daitezke, haien balioari ahalik eta neurri handienean eutsiz eta negozio-eredu zirkular berrietan berrerabiliz.

  • Hizlariak
    • Karel van Acker doktorea. Material Jasangarrien Prozesatze eta Birziklatzeko irakaslea. KU Leuven. BE
    • Benny Tjahjono doktorea. Hornidura Katearen Jasangarritasun eta Kudeaketako irakaslea Coventryko Unibertsitatea, UK

2. EGUNA
Ikastaroaren saio honetan, kasu praktikoak landuko dira, ekonomia zirkularrerako trantsizioan enpresentzat eta eragileentzat inspirazio-iturri izan daitezkeen pizgarri korporatiboak erakusteko. Hauek izango dira ekitaldiko gai nagusiak: erabakiak hartzea eta ingurumen-inpaktua ebaluatzea materialak aukeratzeko eta berreskuratzeko prozesuan.

  • Hizlariak
    • Ester van der Voet doktorea. Ingurumen Zientzien Institutuko Ekologia Industrialaren Saileko irakasle elkartua. Leidengo Unibertsitatea, NL
    • Linda Hildebrand doktorea. Eraikuntza birziklagarriko irakaslea. RWTH Aachen, DE

Azken saioan, tailerren emaitzei buruz eztabaidatuko dugu, eta ondorioak aterako ditugu fatxada-eraikuntzaren sektoreko enpresek negozio-eredu eta hornikuntza-kate zirkularrei heldu nahi dietenean jarraitu beharreko bideari buruz.

4N21 standa

  • Jardunaldia THE MISS foroaren esparruan egingo da
  • 4N21 standean izango da proiektuari buruzko informazio gehiago

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

11:30 am - 11:35 am

Ongietorria eta sarrera (ASEFAVE)

11:35 am - 11:40 am

Ekitaldiaren sarrera (TECNALIA)

11:40 am - 11:45 am

Aurkezpena: EIT RawMaterial, FacadeReLogen helburu nagusiak eta jardunaldiaren formatua (TU Delft)

11:45 am - 12:05 pm

Teoria: “Produktu zirkularren diseinua eta ingeniaritza” (TU Delft).

12:05 pm - 12:45 pm

Lantegia: “Produktu zirkularren diseinua eta ingeniaritza”, aztertzeko kasuetan eta taldekako garapen teknologikoan oinarritua

3:30 pm - 3:50 pm

Teoria: “Fatxada-industria zirkularretarako negozio-ereduak eta balio-katea” (KU Leuven eta Conventryko Unibertsitatea).

3:50 pm - 4:30 pm

Lantegia: “Fatxada-industria zirkularretarako negozio-ereduak eta balio-katea”

4:30 pm - 4:40 pm

Lehen jardunaldiaren laburpena eta agurra