Udako ikastaroa: alokairu sozialeko etxebizitza babestuen eredu berri baterantz, zerbitzu publiko gisa
Alokairu sozialeko etxebizitza babestuen parkearen etorkizuneko ikuspegi bat, ikusmolde berritzailea, jasangarria eta gizarte-balioa sortzekoa duena
Euskadin dugun errealitate berriak pentsarazi egiten digu nolakoak behar duten bizi garen espazioak, hiriek eta etxebizitzek.
Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean, alokairu publikoko etxebizitza eraginkor eta irisgarri bat genuen helburu. Orain, gainera, etxe bat, etxebizitza atsegin bat, geure sentituko dugun leku bat bilatzen dugu. Eredu berriak etorkizuneko belaunaldientzako ondare izan nahi du, garai jasangarri, inklusibo eta digital berri honekin bat datorrena. Eredu berri horrek biodibertsitate-ingurune batean integratu behar ditu eraikinak eta pertsonak.
Jarduera honetan, etxebizitza publikoen egungo parkeari eta behar ditugun etxebizitza-motei buruzko eztabaida eta hausnarketa sustatzen saiatuko gara: atseginak, kanpoaldearekin lotuak, balioaniztunak eta osasungarriak izan behar dute. Eredu berriak lagungarri izan behar du lotura handiagoa sentitzeko, eta, horretarako, mundu digitalak zerbitzu aurreratuenetara konektatzeko aukera berriak eskaintzen ditu, bazterketa saihestuz.
TECNALIAren parte-hartzea
- Etxe jasangarria: industrializazioa - Ainhoa Pérez de Arrilucea Cueva | TECNALIA - Arkitektoa, ikertzailea eta Eraldaketa Energetiko, Klimatiko eta Urbanoaren Unitateko proiektuen kudeatzailea
- Etxe efizientea: kalitate akustikoa - Maria José de Rozas López | TECNALIA / Eusko Jaurlaritzako Eraikuntza Kalitatearen Kontrolerako Laborategia - Arlo Akustikoaren arduraduna
- Etxe digitala: Bikia biki digitala- Jose Manuel Olaizola Martija | TECNALIA - Eraikuntzaren Digitalizazioko eta Automatizazioko plataformaren arduraduna
Informazio gehiago, Alokabizin
- Zer da Alokabizi?
- Alokabizi programa
- Hizkuntzak: gaztelania, euskara