Agenda

Amaierako lantegia, IMPACT-SC5 proiektuaren emaitzak aurkezteko

Taller final de presentación de resultados del proyecto IMPACT-SC5

Eguna

2021ko ekainaren 16a

Lekua

Online

Ordua

10:00 am - 1:00 pm

Prezioa

Doan

Lantegi horretan, parte-hartzaileek proiektu eta politiken kudeaketaren inguruan emandako ideiak eta ekarpenak bilduko dira, eta horiekin elikatuko dugu gure azterlanaren amaierako txostena.

Azterketa egiteko, kontuan hartu ditugu banakako proiektuen eta proiektu-multzoen nondik norakoa eta inpaktuak, izan zientifikoak, ekonomikoak, sozialak edo ingurumenarekin loturikoak. Horizon 2020tik Horizon Europe programara igarotzean, Europako Batzordeak proiektuen inpaktua eta haien berehalako emaitzak ebaluatu nahi ditu, proiektuen iraupenaz harago: hau da, proiektuon impact pathway edo inpaktu-bideak.

IMPACT-SC5 egitasmoaren elementu berritzaile bat izan da ebaluazio-esparru bat ez ezik adierazle-multzo bat ere garatu duela, argitu ahal izateko espero ote daitekeen aldaketarik zientzian, gizartean eta ekonomian epe ertain eta luzera, epe laburreko emaitzetatik abiaturik. Ebaluazio hori ez da egin banakako 87 proiektuetarako soilik, baizik baita proiektu-multzo logikoetarako ere (zorro deitu diegu horiei).

AGENDA

IMPACT-SC5 egitasmoaren karian eginiko aurkikuntzak aurkeztuko ditugu, politikak eta proiektuak kudeatzeko gomendioak ere barnean harturik. Inpaktu-bidearen ikuspegiarekin loturik, gure aurkikuntzei buruzko hausnarketa kritikoa egitera gonbidatuko ditugu parte-hartzaileak. Horren xedea izango da jarraibideak eta tresnak garatzea hauentzat:

    • Lan-programak eta deialdietako gaiak idazteaz arduratzen direnak.
    • Proiektuen ebaluazioaz eta jarraipenaz arduratzen diren erakundeak.
    • Eskatzaileak.

NORI ZUZENDUA

Lantegi honen helburua da IMPACT-SC5 egitasmoaren emaitzak aurkeztea:

  • Espainiako zein EBko arduradun politikoei.
  • I+G+Bko politikak ebaluatzeko adituei.
  • Oro har, interesaturik dagoen beste edonori.

INFORMAZIO GEHIAGO

  • Horizon Europe-k honela deskribatzen ditu inpaktu-bideak: proiektu batek epe luzera izatea espero dugun inpaktuak lortzeko urrats logikoak dira, bereziki, proiektuaren iraupenetik harago. Inpaktu-bidea proiektuen emaitzekin hasten da, eta emaitza horiek zabalduz, ustiatuz eta komunikatuz jarraitzen du. Oro har, lan-programaren gaian esperotako emaitzei ekarpena egiten die, eta, azken buruan, baita inpaktu zientifiko, ekonomiko eta sozial zabalagoei ere.
  • Impact-SC5 egitasmoa H2020 proiektu bat da, eta, orotara, 87 ikerketa- eta berrikuntza-ekintza (RIA, Research and Innovation Action) eta berrikuntza-ekintza (IA, Innovation Action) aztertu ditu, guztiak ere Horizon 2020 egitarauko 2014-2015 aldirako lan-programan finantzatuak («Ekintza klimatikoa, ingurumena, baliabideen efizientzia eta lehengaiak»), hain justu 5. erronka sozialaren barruan.

Online

Hartu lekua!

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

10:00 am - 10:05 am

Ongietorria eta sarrera

IMPACT-SC5 partzuergoa

10:05 am - 10:20 am

Horizon 2020 programatik Horizon Europe programara: politikak eta ezarpena

Europako Batzordearen Ikerketa eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusia (baieztatzeke)

10:20 am - 11:20 am

IMPACT-SC5 egitasmoa: helburuen aurkezpena, metodologia, emaitzak eta gomendioak

11:20 am - 11:50 am

Eztabaida-panela / <i>Impact Pathway</i>en aurkezpena

Europako Batzordearen Ikerketa eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusia (baieztatzeke)

11:50 am - 12:00 pm

Atsedenaldi laburra

12:00 pm - 1:00 pm

Eztabaida irekia: Espainiako eta Europako politiketako profesionalak, finantzaketa- eta ezarpen-agentziak, proiektuen koordinatzaile eta bazkideak, eta ikerketaren eta berrikuntzaren inpaktua hobetzen lagundu nahi duen edonor. Helburua da politikak ezartzeko eta proiektuak kudeatzeko gure gomendioak baliozkotzea eta hobetzea.

Parte-hartzaile guztiak