Errealitate hedatuko atzeraelikadura sentsorialeko teknologiek ukipen-informazio aberats eta esanguratsua ematen diete ingurune birtualetako interakzio-sistemei.
Ukipen-atzeraelikadura naturalaren helburua da errealitate birtualeko murgilketaren kalitatea nabarmen hobetzea, bai lokalki bai urrutitik (telemanipulazioa) erabiltzen denean.
* Webinar hau ingelesez egingo da.
NORK EMATEN DUEN
- Thierry Keller doktorea – Neurorreabilitazioko zuzendaria
- Matija Strbac doktorea – TECNALIA Serbiako zuzendaria
EDUKIA
Kanal anitzeko estimulazio elektrikoaren teknologiaren bidezko ukipen-atzeraelikaduraren hastapenak. Erabiltzaileei interesatzen zaien informazioa emateko estimulazio sentsorial selektiboa erabiltzeko era egokiena nola lortu ikertzen aritu gara azken urteetan.
Atzeraelikadura-modalitate hori erabili izanak bidea ireki digu beste aplikazio orokorrago batzuk garatzeko, hala nola errealitate hedatua.
Azken urteotan TECNALIAn teknologia horiekin egiten ari diren ikerketa batzuk azalduko ditugu, adibide gisa.
NORENTZAT DEN
Ukipen-atzeraelikadurako ikerketa, errealitate hedatuko edo areagotuko aplikazioetarako:
- Errealitate birtualaren, areagotuaren nahiz mistoaren alorreko garatzaileak eta enpresak
- Protesi mioelektrikoen alorreko garatzaileak eta enpresak
- Telerrobotikaren eta haptikaren alorreko garatzaileak eta enpresak
- Osasun-monitore eramangarrien alorreko garatzaileak eta enpresak
- Atzeraelikadura-teknologia berrietan interesatuak dauden guztiak