AIC-Automotive Intelligence Center, Mondragon Unibertsitatea eta TECNALIAk antolatuta, Automobilgintzako materialaniztun aurreratuen 2018ko topaketa egingo da urriaren 2an, AICren egoitzan.
Automobilgintza inbertsio handiak egiten ari da ibilgailu garbiagoak fabrikatzeko, eta, horretarako, auto arinagoak egin behar dira, segurtasunik galdu gabe. Automobil-fabrikatzaileak materialaniztunen bidez ari dira hori lortzeko lanetan, “material egokia, toki egokian” jarriz.
Topaketaren helburua da estrategia hori erakustea, kontzeptu hauek ardatz hartuta: karrozerien diseinu arindua; altzairu, aluminio-aleazio eta konposite berriak egituretarako, eta lotura-teknologiak. Horretarako, zenbait herrialdetako profesionalak izango ditugu, eta azalduko dute zer ikuspegi eta esperientzia izan dituzten automobilgintzako elementu materialaniztunen estrategiari lotuta.
Euskadin, industriak badu konpromisoa ingurumenarekiko errespetuarekin: automobilgintzako eta hegazkingintzako osagai-ekoizleek, zentro teknologikoen eta unibertsitatearen laguntzarekin, ahaleginak egiten dituzte etorkizuneko automobil eta aireontzietako piezak jasangarriagoak izan daitezen, nola salgaien hala pertsonen segurtasun-mailari eutsita.
Pieza horiek materialak konbinatuz fabrikatzea da, zalantzarik gabe, ekitaldi honetako apustu nagusia. Material arinagoak erabiltzeko, oraingoz, nabarmen handitu behar da autoen prezioa, eta, hala, mugatu egiten da haiek eskala handiko ekoizpenetan erabiltzeko aukera. Horregatik, oraingoz, materialak konbinatzea da joera. Unitate arinagoak fabrikatzeko, materialak hobeto konbinatzea lortu behar da, “soluzio hibridoen” bidez, hala nola altzairu eta karbono-zuntzaren konbinazioa.
PROGRAMA
Ordutegia | Gaia |
---|---|
09:00 | Parte-hartzaileak erregistratzea |
09:20 | Ongietorria |
09:30 | Estrategia eta merkatua ► Automobilgintzako ikerketa-erronka nagusiak / Luis de Prada, Ikerketa Programetako zuzendaria / EUCAR ► Ibilgailuak arintzea: arreta non jarri behar den ikasten / Elixabet Legarreta, Analista / SCOPE ► Pisua versus kostua, osagai materialaniztunekin diseinatzean: 2 estrategia, SUV handietan oinarrituak: Audi Q5 versus Jaguar F-Pace / Antoine Chatelain, zuzendaria, Benchmarking azterketak - A2MAC1 ► Galdera-erantzunak |
11:00 | Atsedenaldia kafea hartzeko |
11:30 | Metal arinak ► Produktu arin eta soluzio berriak automobilgintzarako / Georges Lovato, Automobilgintzako ingeniaria - ARCELOR Mittal Europe ► Mangeta arinak fabrikatzeko prozesuen, materialen eta produktu-bilakaeraren gure historiaren gainbegiratua / Patxi Rodríguez, Materialetako eta Teknologia Berrietako zuzendaria - EDERTEK ► Marruskadurak eta gainazalaren ehundurak estanpatzean duten eragina. Proba esperimentalak eta simulazio numerikoa / Lander Galdos, Materialak Formatzeko Prozesu Aurreratuetako burua - MONDRAGON ► Q&A |
13:00 | Luncha eta erakusketa: Jaguar F-Pace eta Audi Q5-ren BIW osoa eta txasis-osagaiak |
14:30 | Konpositeak ► Fagorrek arintze-teknologietarako dituen ekoizpen-instalazioak / Andoitz Aranburu, Automobilgintza Dibisioko berrikuntza-zuzendaria - FAGOR ► Phillip Zimmermann - KRAUSMAFFEI ► Karbono-zuntzezko SMC (CSMC) konpositea automobilgintzan: AMG-Mercedes-eko aplikazioa eta garapen berriak / Iñaki Martínez, Salmentetako zuzendaria - ASTAR ► Galdera-erantzunak |
16:00 | Lotura-teknologiak ► Lotura-teknologia berritzaileak ibilgailu arinetarako / Ricardo Molina, materialen loturaren arduraduna BiW-eko I+Gan - GESTAMP ► Multzo hibridoen laser bidezko lotura (metala eta TP-FRPC). Lotura hibridoen zelula, osagai materialaniztunak eta lotura itsasgarriek baino funtzionalitate gehiago dituztenak fabrikatzeko / Fernando Liébana, Automobilgintza Alorreko fabrikazio-taldeko burua, eta Sonia Florez, Material Multifuntzionalen plataformako arduraduna - TECNALIA ► Material mistoekiko errematxatze-teknologiak automobilen karrozerietarako / Paul Briskham, Teknologiako taldearen gerentea - Atlas Copco Industrial Asembly Solutions ► Mihiztatze-itsasgarrien soluzio aurreratuak automobilgintzako egitura materialaniztunak egiteko / Orhan Imam, Aplikazioen Garapeneko Europako, Ekialde Hurbileko eta Afrikako zuzendaria - DoW Automotive Systems ► Galdera-erantzunak eta ondorioak |
17:00 | Jardunaldiaren amaiera |