Agenda

Aztertu 4.0 industriaren etorkizuna: link the dots

Explora el futuro de la industria 4.0: link he dots

Eguna

2024ko urriaren 15a - 2024ko urriaren 16a

Lekua

Magdalena Jauregiko Errege Zalditegia (Santander)

Ordua

8:30 am - 2:30 pm

Collaborate: link the dots Santander

Collaborate Link The Dots Santander 2024 ekitaldiak enpresek duten erronka hau du ardatz: erakunde bateko arlo guztiak konektatzea ondoz ondoko logikari jarraitu ordez modu sinkronikoan jardun dezaten, hau da, hornikuntza-katearen hasieratik elkarlanean ari daitezen.

Ekitaldiak TECNALIAren laguntza eta babesa ditu, Gold babesle gisa. Estrategia eta Ventures, Industria eta Mugikortasuna unitateko Unai Antero gure lankideak parte hartuko du everywhere konektagarritasunari eta adimenari buruzko erabilera-kasuen blokean.

  • Diseinu-prozesua hasten denetik, produktu edo zerbitzu bat abian jarri edo merkaturatzen den arte, erakundeko arlo guztiek egon behar dute presente.
  • Puntuak konektatu behar dira era sinkronikoan jardun dezaten, eta ez ondoz ondoko logika bati jarraituz. Dinamika bera hedatzen da erresilientziaz jokatzera behartuta dagoen balio-kate batera: ez da gelditu behar osagaietako bateko gorabehera batengatik.
  • Hornidura-kateko nodo bakoitzari esleitutako zereginen profilak lausotzen dira, eta gainerakoenekin hibridatzen dira.
  • Puntuak konektatzea hau da: ezagutza partekatzea, estandarrak bilatzea, informazioa sinplifikatzea, fase guztietan segurtasuna ziurtatzea eta urrats guztietan azken erabiltzailea buruan izatea.

Eskatu zure sarrera: "Aztertu 4.0 industriaren etorkizuna: link the dots"

Collaborate ekitaldiak 4.0 industriaren ekosistemaren topagune dira; haietan, iraultza teknologikoaren eta digitalaren ondorioz 4.0 industriak aurre egin behar dien erronkei heltzen zaie. Helburua da laguntzaileak eta parte-hartzaileak konektatzea, industriaren eta teknologiaren arteko lotura ezartzea eta soluzio teknologiko berrien aplikazioei ikusgarritasuna ematea.

  • Ekitaldia hartzen duen probintziako zenbait enpresa bisitatzea.
  • Networkinga, topaketen funtsezko elementua.
  • Berrikuntzaren aditu garrantzitsuen keynote hitzaldiak.
  • Soluzio teknologiko berriak ezartzearen erabilera-kasuak.
  • Premium bazkaria, konexioak sustatzeko.
  • OnetoOne bilerak, ingurune idiliko batean, harremanak sustatzeko.

Magdalena Jauregiko Errege Zalditegia (Santander)

Hartu lekua!