Nola egin dezake industriak fabrikazio jasangarrirantz, eta nola atera diezaioke etekina?
Fabrikazio jasangarrirantz
Munduko Ekonomia Foroak azpimarratu duenez, kezkagarria da Europako ingurumen-egoera 2021ean: industriak 880 milioi tona karbono dioxido eta baliokide isurtzen ditu urtean, eta, ondorioz, kontinentea berotegi-efektuko gasen igorle handienetako bat da.
Era berean, industriak isurtzen du Europako Esparru Ekonomikoan (EEE) sorturiko 914 milioi tona hondakinen % 30. Hondakin horietako gehienak ez dira birziklatzen, eta lurrak eta ura kutsatzen dituzte. Airearen kutsadura da, orobat, industria-jardueren beste ondorio garrantzitsuetako bat, eta eragin larriak sortu ohi ditu gure osasunean (kutsadurarekiko esposizio luzearen emaitza dira, hain justu, biriketako minbizien % 5).
Europar Batasun deskarbonizatua
Beharrezkoa dugu trantsizio ekologiko industriala. Fabrikazio jasangarriak oztopo ugari ditu: prozesu garbiagoak ezartzeko finantza-murrizketak, irabaziek bultzatutako erabakiak, jasangarritasunaren alorreko esperientzia falta eta politika adore-emaile hutsalak.
Nola lagun dezakete 4.0 industriako teknologiek oztopo horiek gainditzen eta manufaktura-sektore jasangarriagoa lortzen? Nola lortuko du manufaktura-industriak gakoa izatea Europar Batasun deskarbonizatua lortzeko eginkizunean?
TECNALIA lotura multimaterialerako lehendik zeuden zenbait modulu hobetzen ari da, birtualki konektatutako moduluen sare paneuroparra osatuko dutenak:
- Laser loturako unitatea. FlexHyJoin proiektuan lorturiko emaitza da. Modulu horrek frogatu du eraginkorra dela ebaketa-indarrak jasan behar dituzten juntura zigilatuak sortzeko, geometria txiki eta konplexuetan.
- Lotura mekanikoko unitatea. Hari esker, zuritze-karga handia jasan behar duten osagaiak lot daitezke, materiala biguntzeko eta konpositea berreskuratzeko.