TECNALIAk gizakien eta roboten arteko lankidetzak lan-inguruneetan dakartzan onurak aurkezten ditu
Gizakien eta roboten arteko elkarlanak produktibitatea handitu, lanaren kalitatea hobetu eta laneko arriskuak murriztu ditzake. Robot kolaboratiboak programatzen errazak dira, eta azkar integra daitezke gaur egun dauden lan-inguruneetan.
Gainera, aurrerapen teknologikoak, hala nola adimen artifizialak eta ikaskuntza automatikoak, aukera ematen ari dira robotak gero eta autonomoago eta moldagarriagoak izateko. Aurrerapen horiei esker, gizakien eta roboten arteko elkarrekintza arinagoa eta efizienteagoa da; erabakiak hobeto hartzen dira, eta langileen ikaskuntza-kurba laburragoa da.
Bestalde, gizakien eta roboten arteko elkarlanaren helburua da langileen gaitasunak sustatzea, gizakiek baino ez dituzten trebetasunak eskatzen dituzten zereginetan zentra daitezen, eta trebetasun berriak azkar eta eraginkortasunez eskuratzea.
Gizakien eta roboten arteko elkarlanaren onurak
Webinar honetan, Worker 5.0 kontzeptura iristeko dauden erronkak ezagutuko dituzu. Erakutsiko dugu zer onura dituen gizakien eta roboten arteko elkarlanak berrindustrializazioaren aro berrian. Aurkeztuko dugu zer etorkizun duten teknologiek eta zer bilakaera izan dezaketen, ikerketa-proiektu jakin batzuen bidez:
- HR-Recycler: tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak birziklatzeko “gizakien eta roboten” instalazio hibrido bat garatzea.
- FORTIS: ingurune industrialetako giza eta robot harremanetara aplikatutako AAn oinarritutako soluzioak.
- IKASprod: robotek eta pertsonek elkarri eragiten dioten produkzio-ingurune industrialetan erakustearen bidez ikasteko teknologia aurreratuak.
- COGILE: industria-sistema adimendunak langileei egokitzeko teknologia.
- HUMANTECH: Gizakian oinarritutako teknologiak, eraikuntza-industria seguruagoa eta ekologikoagoa izateko.
- LAW-GAME: Segurtasun-indar eta -kidegoentzako entrenamendu gamifikatuko sistema osoa.
- CONVERGING: “Langileen eta AA-sistemen arteko elkarlana eta moldagarritasuna”. Bi demo izango ditugu. Lehenengoan, AA erabiliko da piezak leuntzeko, robotika, errealitate areagotua eta adimen artifiziala konbinatuta. Bigarrenean, AA sortzailea erabiliko da robot bat hizkuntza naturalaren bidez konfiguratzeko/programatzeko.
- SMARTHANDLE: “teach by demonstration” (erakutsiz irakastea) bidez robotak konfiguratzea/programatzea.
Industriaren zer erronkatara bideratzen diren soluzio horiek
TECNALIAk aurkeztuko dituen soluzio horiek industriak dituen zenbat arazo konpontzera bideratuta daude: lanesku zahartua, lanesku kualifikaturik eza eta efizientzia eta produktibitate handiagoa eskaintzen duten teknologiak agertzea:
- Automatizazio aurreratua: sentsore adimendunak, IoT konektagarritasuna, azterketa prediktiboa.
- Robotika industriala: adimen artifiziala (AA), ikaskuntza automatikoa, 3D ikusmen-sistemak hobetzen dira.
- Gauzen Internet (IoT).
- Gizakien eta roboten arteko elkarlana (Cobots).
- Datu-azterketa eta mantentze prediktiboa.
Topaketa gerenteentzat, I+Gko arduradunentzat, fabrikazio-instalazioetako arduradunentzat, integratzaileentzat eta ITko arduradunentzat da, baita sektore hauetan laneko arriskuak murrizten, lanaren kalitatea hobetzen eta produktibitate-ratioak hobetzen jarduten dutenentzat ere:
- Makina-erreminta eta robotika.
- Aeronautika.
- Espazioa.
- Automobilgintza.
- Manufaktura-industria, oro har.
Sara Sillaurren, TECNALIAko Human Factors & User Experience laborategiko arduraduna, izango dugu gurekin.