Farmazia-sektoreko profesionalentzako munduko azokarik garrantzitsuena da CPHI
CPHI Worldwide, farmazia-sektoreko ekitaldietako munduko erakunde liderra, Milanen egongo da berriz ere, hurrengo ediziorako, 2024an. Fiera Milanok 45.000 profesional baino gehiago hartuko ditu farmazia-industriaren berrikuntza garrantzitsuenen inguruan, urriaren 8tik 10era bitartean.
CPHI Worldwide 2024 azokak farmazia-produktuak sakon aurkezten jarraituko du, aldi bereko P-MEC, InnoPack, BioLIVE, ISCE eta FDF erakustaldien bidez.
Garapen farmazeutikoa eta sendagaien fabrikazioa
TECNALIA eta Laboratorium Sanitatis by TECNALIA bertan izango dira edizio honetan ere, erakusketari gisa. Esparru farmazeutikoan ibilbide sendoa du TECNALIAk, eta garapen farmazeutikoko eta hirugarrenentzako sendagaien fabrikazioko zerbitzuak aurkeztuko ditu.
Contract Development and Manufacturing Organization (CDMO) garen aldetik, gure ikuspegiaren oinarria da mundu osoan pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko berrikuntza, aurrerapen zientifikoa eta soluzio-bilaketa bultzatzea.
Garapen farmazeutikoko laborategiak
Zerbitzu-sorta zabala eskaintzen dugu, besteak beste:
- Sendagai solido, likido eta erdisolidoen garapen galenikoa
- Sendagaien 3D inprimatze-prozesuak
- Metodo analitikoak garatu eta baliozkotzea
- Produktu farmazeutikoen kalitate-kontrola
- Produktuen egonkortasun-, analisi- eta askatze-azterketak
Gainera, gure fabrikazio-instalazioak (Laboratorium Sanitatis by TECNALIA) azken belaunaldiko gaitasuna du hirugarrenentzat fabrikatzeko, bai ikerketa klinikorako sortak eta sorta pilotu/erregulatorioak, bai sorta komertzialak. Prestatuta gaude etorkizun handieneko produktu farmazeutikoak laborategitik merkatu globalera eramateko.
Guretzat garrantzitsua da harreman sendo eta iraunkorrak ezartzea, eta konpromisoa hartzen dugu industria farmazeutikoaren garapena bultzatzeko, soluzio berritzaileen eta kalitatezko CDMO zerbitzuen bidez.
Bisitatu gaitzazu 7F90 standean - CPHI ICSE
Ez galdu aukera gurekin konektatzeko CPHI ICSE azokan, Milanen. Elkarrekin, etorkizuneko berrikuntza farmazeutikoa gauzatu dezakegu! Jarri gurekin harremanetan gaur bertan, eta eskatu hitzordua gure adituekin:
- Francisco Ledo, Pharma Labs TECNALIAko Negozio Garapeneko arduraduna
- Eider Larrarte, Pharma Labs TECNALIAko zuzendaria