Agenda

Berrikuntza farmazeutikoa sustatzen CPHI ICSE azokan

Impulsando la Innovación Farmacéutica en la Feria CPHI ICSE Barcelona 2023

Eguna

2023ko urriaren 24a - 2023ko urriaren 26a

Lekua

Bartzelonako Fira

Ordua

-

TECNALIA eta Laboratorium Sanitatis by TECNALIA: berrikuntza farmazeutikoa sustatzen Bartzelonako CPHI ICSE 2023 azokan

CPHI ICSE 2023 azoka industria farmazeutikoaren ekitaldirik nabarmenena da munduan. Hiru egun zirraragarritan, leku berean elkartzen dira aktiboetan, eszipienteetan, egokitzapenean, garapenean, fabrikazioan eta marketin farmazeutikoan diharduten enpresa nagusiak, eta horrek aukera paregabea eskaintzen die zuzeneko harremanak izateko, erakusketarako eta aliantza estrategikoak ezartzeko. Badakigu zeinen garrantzitsua den gure nazioarteko bezeroekin zuzeneko harremanak ezartzea.

Garapen farmazeutikoa eta sendagaien fabrikazioa

TECNALIA eta Laboratorium Sanitatis by TECNALIA bertan izango dira edizio honetan ere, erakusketari gisa. Esparru farmazeutikoan ibilbide sendoa du TECNALIAk, eta garapen farmazeutikoko eta hirugarrenentzako sendagaien fabrikazioko zerbitzuak aurkeztuko ditu.

Contract Development and Manufacturing Organization (CDMO) garen aldetik, gure ikuspegia mundu osoko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko berrikuntza, aurrerapen zientifikoa eta soluzio-bilaketa bultzatzean oinarritzen da.

Garapen farmazeutikoko laborategiak

Zerbitzu-sorta zabala eskaintzen dugu; besteak beste:

  • Sendagai solido, likido eta erdisolidoen garapen galenikoa
  • Sendagaien 3D inprimatze-prozesuak
  • Metodo analitikoak garatu eta baliozkotzea
  • Produktu farmazeutikoen kalitate-kontrola
  • Produktuen egonkortasun-, analisi- eta askapen-azterketak

Gainera, gure fabrikazio-instalazioak (Laboratorium Sanitatis by TECNALIA) azken belaunaldiko gaitasuna du hirugarrenentzako fabrikaziorako, hasi ikerketa klinikorako sortetatik eta sorta pilotu/erregulatorioetatik eta sorta komertzialetaraino. Etorkizun handieneko produktu farmazeutikoak laborategitik merkatu globalera eramateko prestatuta gaude.

Harreman sendo eta iraunkorrak ezartzearen garrantzia baloratzen dugu, eta konpromisoa hartzen dugu industria farmazeutikoaren garapena bultzatzeko, soluzio berritzaileen eta kalitatezko CDMO zerbitzuen bidez.

Bisita gaitzazu 3E89- CPHI ICSE standean 

Ez galdu Bartzelonako CPHI ICSE azokan gurekin konektatzeko aukera hau. Elkarrekin, etorkizuneko berrikuntza farmazeutikoa gauzatu dezakegu! Jarri gurekin harremanetan gaur bertan, eta eskatu hitzordua gure adituekin:

Bartzelonako Fira

Hartu lekua!