4.0 industriaren oinarrian, balio-kate osoa hartzen duen sare adimendun bat osatzen duten aktibo eta sistema konektatu batzuen multzo bat dago. TECNALIAk mantentze-lanez duen ikuspegian, soluzioak garatu behar dira aktiboak ekintza hauek egiteko gai izan daitezen: ezusteko aldaketak gertatzean erreakzionatu, hutsegiteak aurreikusi eta mantentze-lanak martxan jarri.
- Aldaketa horien artean daude beltxarga beltzak: ustekabeko gertaerak, guk dugun historian agertzen ez direnak eta, gertatzen direnean, ondorio katastrofikoak dituztenak. Bereizgarri dute aurreikusgarritasun erretrospektiboa; hau da, gertatu izanaren azalpenak gertatu ondoren soilik aurkitzen ditugu.
- Ingurune aldakorra erarik egokienean kudeatu ahal izateko, enpresaren datu guztiak toki bakar batean biltzeko aukera ematen duen tresna bat eduki behar da, eta datu horiek adimen artifizialeko tekniken bidez kudeatu. Tresna hori biki digitalakdira. Ikuspuntu hibridoetan oinarrituta, datuak biltzen dituzte (eragiketakoak, hutsegiteen fisikakoak eta eragiketa-testuingurukoak), zerbitzuak eskaintzeko, hala nola hauek:
- Diagnostikoa / Analisi deskribatzailea: hutsegiteen ikuspegia izateko (zer gertatu den, zergatik gertatu den)
- Analisi prediktiboa: hurrengo hutsegitea edo gertaera noiz gertatuko den iragartzeko
- Analisi preskriptiboa: mantentze-lanak aktiboen osasunean eta ekoizpenean zer inpaktu duen erakusteko eta erabakiak hartzen laguntzeko
Biki digitalen bidez, industriako adimen artifiziala analitika kognitiborantz aurreratzen ari da: informazio-iturriak gehituta, iraganeko ekintzetatik ikasten du era autonomoan, korrelazioak aurkitzen ditu, eta aginduak ematen ditu mantentze-lanak optimizatzeko; eta, aldi berean, aktiboen eskuragarritasuna bermatzen du.
EDUKIA
- 4.0 mantentze-lanen ikuspegia.
- Beltxarga beltzak.
- Beltxargaren kantua.
- Biki digitalak eta IT/OT/ET teknologiak bateratzea.
NORENTZAT DEN
- Ekipamendu-ondasunen diseinatzaileak eta fabrikatzaileak.
- Prozesu jarraituak eta ekoizpen kateak dituzten enpresak.
- Mantentze-lanetako enpresak.
- Mantentze-lanen serbitizazioa interesatzen zaion oro.
NORK EMATEN DUEN
Diego Galar doktorea Luleako Unibertsitateko (Suedia) Mantentze Lanetako eta Eragiketetako katedraduna eta TECNALIAko ikertzaile nagusia, non mantentze-lanetako gailentasun teknologikoko taldearen burua baita.