Agenda

BIM jardunaldia, BIM metodologiak osasun- eta farmazia-azpiegituretarako duen balio erantsiari buruz

Eguna

2018ko apirilaren 5a

Lekua

Bizkaiko Teknologia Parkea, 700 eraikina, DERIO, Bizkaia

Ordua

-

Prezioa

Doan

BIM metodologiak zer balio erantsi duen osasun- eta farmazia-azpiegituretarako

HELBURUA 

Jardunaldi honen helburua da osasunarekin erlazionatutako egituren —ospitale, klinika eta anbulatorioen eta laborategi eta farmazia-industrien— bizi-zikloa analizatzea.

BIMen aplikazio praktikoak ikusiko ditugu, ekipamendu horietan guztietan, diseinuaren, eraikuntzaren, fabrikazioaren eta mantentze-lanen fase desberdinetakoak. Aztertuko dugu, halaber, zer nolako abantailak dituen administrazio publikoentzat, aktibo-kudeatzaileentzat eta azpiegituretarako.

BIM tresnak ez dira marrazketa-programa berritzaileak, baizik eta informazioa lotzeko objektu adimendunak erabiltzen dituzten datu-baseak, eta aukera ematen dute ezaugarri geometrikoak, ekonomikoak, funtzionalak, teknikoak, prestazioei dagozkienak, etab. hautatzeko eta irudikatzeko.

Laburbilduz, BIM lan-metodologia kolaboratibo bat da, balio duena azpiegitura edo eraikin baten proiektu bat sortzeko eta kudeatzeko, haren bizi-ziklo osoan erabilia izatea sustatzeari begira.

ZERGATIK EZ ZENUKE HUTS EGIN BEHAR JARDUNALDI HONETARA?

Askotariko galderei erantzuten saiatuko dira. Esate baterako, hauei:

Zergatik komeni da BIM metodologia ezartzea ospitaletako eta farmaziako azpiegituretan?, Une egokia da horretarako?, Nahitaez erabili beharra izango da laster?, Jabeek denbora eta dirua aurreztuko dute BIM metodologiarekin?, Zer egin behar dut metodologia hori ezartzeko? Azpiegitura berriak edo lehendik dauden azpiegituren birgaitzeak?, etab.

Hau da, bertaratzen direnei informazioa emango zaie, jakin dezaten “industria 4.0” filosofia aplika daitekeela osasungintzako eta farmaziako azpiegituretan, non digitalizazio-indizeak asko hobetu baitaitezke.

NORI ZUZENDUA…

Ospitaletako, osasun-zentroetako eta farmazia-industriako arduradun, kudeatzaile eta departamentu-buruak, eta Eusko Jaurlaritzako, Foru Aldundiko, Osakidetzako, Osalaneko eta Osasun Ministerioko arduradun eta teknikariak.

AGENDA
08:45 Harrera
09:00 Ongietorria eta jardunaldiaren hasiera
Jose Luis Elejalde, Lab_Services-eko zuzendaria, TECNALIA
09:05 AURKEZPENA
Ikuspegi orokorra, ospitaleetako esperientzia.
Sergio Muñoz, BUILDING SMART SPANISH CHAPTER elkarteko Idazkaritza
Nola laguntzen duen BIMek osasungintzako eta farmazia-industriako azpiegituretan aurrezten
 David Barco, aholkularitza-zuzendaria, BERRILAN BIM                         
10:00 DISEINUA
Ospitaleetako ingeniaritza, diseinua, kalkulua eta simulazioak bateratuta
Javier Revuelta, BIMeko zuzendaria, GETINSA EUROESTUDIOS
Obra-aldaketen kontrolaren optimizazioa, BIM ereduen bidez (Angolako ospitalea)
► Manuel Campomanes, Ingeniaritzako eta Arkitekturako zuzendaria, IMPULSO INDUSTRIAL ALTERNATIVO
Programa funtzionalaren kontrola eta koordinazioa ospitaleak diseinatzeko fasean  
► Ignacio de la Cruz, BIMeko koordinatzailea, WISE BUILD

BIM ereduen koordinazioa GHESA Ingeniería y Tecnología S.A. enpresan: Kuwaiteko Farwaniah ospitalearen hedapena
► José Luís Balsells, arkitektoa, BIMeko zuzendaria, freelancea
10:45 ERAIKUNTZA
Eraikuntza-prozesuen egiaztapen aurreratua puntu-hodeien bidez
Abel Capelastegui, Proiektuen Bulegoko arduraduna, Lab_Services, TECNALIA
BIM esperientziak ospitaleen eraikuntzan
► Miguel Chica eta Ana Carrera, BIMeko zuzendariak, SACYR Ingeniería e Infraestructuras
Ospitaletako azpiegituren eraikuntza-prozesuen industrializazioa
► José Cosculluela, Gerentea, CONSTRUSOFT España y Latinoamérica

11:30 Atsedenaldia kafea hartzeko
12:00 FABRIKAZIOA
Laborategiko prozesuak espazio eta komunikazioetara eramatea, altzariak eta instrumentazioa inplementatzea, instalazioak soluzio industrializatuen bidez

 ► Adelmo Antelo, Gerentea, HIB Lab
BIM objektuek ospitaletako azpiegituretan duten garrantzia 
 ► David Barco, aholkularitza-zuzendaria, BERRILAN BIM  

Beste gai hauei buruzko ikuspegia ere aurkeztuko dugu, offline:
BIM objektuen fabrikazioa: garapen-mailak, ospitaletako azpiegituretako informazio-mailak
 ► Cristobal Bernal, Teknologiako zuzendaria, BIMETICA
Farmaziako instalazioak modelatzea eta optimizatzea: NORMON kasua
► Carolina Ramírez, BIMeko zuzendaria, freelancea
 
12:45 MANTENTZE-LANAK
BIM ospitaletako azpiegituren garapenean eta mantentze-lanetan

Francisco Pizarro, Negozio Garapeneko Zuzendaritzako gerente teknikoa eta Espainiako eta Portugaleko BIMeko zuzendaria, ACCIONA Construcción
Farmaziako instalazioen mantentze-lanen optimizazioa
► Pablo Cordero, CEO, WISE BUILD
FM ospitaleen bizi-zikloan txertatzea
► Javier Garcia Montesinos, zuzendaria, CREA Soluciones Inteligentes
13:30 Solasaldia eta galderak
14:15 Jardunaldiaren amaiera