Agenda

CIRMET: proiektuaren azken bilera

Participación de TECNALIA en el proyecto europeo para la eficiencia de recursos.

Eguna

2023ko otsailaren 22a - 2023ko otsailaren 23a

Lekua

Donostia

Ordua

9:00 am - 6:30 pm

Prezioa

Proiektuaren bazkideentzako ekitaldia.

Gure egoitzetan izango dugu Europako CIRMET proiektuaren azken bilera

CIRMET, lau urtez baino zertxobait gehiagoz, prozesuen industriako baliabide materialen eta energetikoen eraginkortasuna hobetzeko teknologiak garatzen aritu da.

  • Hilaren 22an partzuergoaren azken bilera egingo da, eta Europako sei herrialdetako 15 bazkideek parte hartuko dute. Partzuergoan euskal enpresen parte-hartze nabarmena dago, eta Europako zenbait ikerketa-zentro eta unibertsitate nabarmenek garatutako teknologiak industria-ingurunean baliozkotu dira.
  • Hilaren 23an, azken berrikuspen-bilera egingo da eta bertan izango dira proiektuaren gauzatzea eta helmena ebaluatzeaz arduratzen diren batzordeko ordezkariak.

Erakusle teknologikoak bisitatzea

Berrikuspen-bilera amaitzeko, proiektuan zehar garatu diren hiru erakusle teknologikoak bisitatuko dira, industria-ingurune batean baliozkotu direnak:

  • Industriako hondakin metalikoak balorizatzeko labe metalurgiko bat, plasma erabiltzen duena energia-iturri efizientetzat.
  • Industria-prozesuetako ihes-gasen beroa berreskuratzeko sistema bat, beroa aire konprimitu bihurtzeko eta energia-soberakina biltegiratzeko gai dena.
  • Prozesuak optimizatzeko plataforma digital bat, bi erakusleen kontrol-sistemetan integratua.
  • Egunotan, TECNALIAren metalen zirkularitaterako azpiegitura teknologiko berezira egingo da bisita, baita DIGIMETen instalazioetara ere.

CIRMETen parte hartzen duten enpresak

Partzuergoan honako enpresa hauek parte hartzen dute: SIDENOR ACEROS ESPECIALES SL; MSi Grupo; ESTANOS MATIENA SA; ENERBASQUE SL; DIGIMET SL; INDUSTRIA CEMENTI GIOVANNI ROSSI Spa; ARC srl; Wireless Value Beheer; EURAGGLO SASU; CEA Liten; Ghent University; IZNAB Sp. z o.o; Katholieke Universiteit Leuven; Mondragon Goi Eskola Politeknikoa eta TECNALIA.

Donostia

Hartu lekua!