Agenda

Cluster Eguna: Euskadiko Elikaduraren Clusterraren Eguna

cluster eguna 2022

Eguna

2022ko ekainaren 22a

Lekua

Bilbao Exhibition Centre. Azkue ingurabidea 1, 48902, Barakaldo (Bizkaia) Biltzar-eremuko Auditorioa eta Luxua aretoak

Ordua

11:30 am - 5:00 pm

Prezioa

Doan

2022ko Cluster Egunean parte hartuko dugu, Basque Food Clusterek antolatutako euskal elikaduraren balio-kate osorako erreferentziazko ekitaldi sektorialean

Elkarren arteko sinergiak bilatzen dituzten elikagai-sektoreko enpresen arteko topagunea da Cluster Eguna. Gainera, formatu presentzialean egingo da aurten berriz, eta enpresetako produktuak eta zerbitzuak erakutsiko dira.

Nekazaritzako elikagaien alorrean egin ditugun azken berrikuntzak aurkeztuko ditugu

  • Gure standa euskal elikagai-sektoreko berrikuntzen esparruan prestatutako gune batean egongo da. Zenbait arrakasta-kasu azalduko ditugu, neurobabeserako eta proteina-iturri alternatibo berrietarako osagaiak eta elikagaiak lortzearekin lotuak.
  • Gainera, xeheago ezagutu ahal izango da zer ezagutza eta teknologia eskaintzen diegun nekazaritzako elikagaien enpresei kontsumitzailearen beharretara egokitutako osagaiak eta elikagai berritzaileak erdiesteko eta dieta pertsonalizatua lortzeko.

Gure standera inguratzen bazara, Arabako Labeldun zereal-irinarekin, kurkumarekin eta jengibrearekin egindako galleta osasungarriak dastatu ahal izango dituzu, baita azukre erantsirik gabeko marmeladak ere, gozagarri gisa Andeetako yacón tuberkuluaren sustraia dutenak. Bi garapenak Bizkarra okindegi eta gozotegiekin batera egin dira.

Zain izango gaituzu!

Informazio gehiago, Elikadura Clusterraren webgunean

Bilbao Exhibition Centre. Azkue ingurabidea 1, 48902, Barakaldo (Bizkaia) Biltzar-eremuko Auditorioa eta Luxua aretoak.

Hartu lekua!

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

-