Ekainaren 17an, CMMI 2.0 eguneraketa trebakuntza egingo dugu Madrilko gure egoitzan. 2020ko irailera bitarte, aldi berean izango dira martxan CMMI ereduaren 2.0 eta 1.3 bertsioak. 2020ko irailarak 30-tik aurrera, ordea, 2.0 bertsioarekin egindako CMMI ebaluazioak soilik onartuko dira.
Zer ikas dezaket trebakuntza-saio honetan?
- CMMI V2.0 ereduaren egiturako osagai nagusiak zein diren.
- CMMI V1.3 eta CMMI V2.0 ereduen arteko aldeak zein diren.
Norentzat da?
- CMMI V1.3 ereduaren sarrerako trebakuntza (Garapena edo Zerbitzuak) egin duen eta CMMI V2.0 eredura eguneratu nahi duen edonorentzat;
- CMMI V1.3 ebaluazio batean parte hartu duten eta CMMI V2.0 ebaluazio baten parte izateko gaitasun-baldintzak bete behar dituzten ebaluazio-taldeko kideentzat.
Zer lortuko dut trebakuntza egokiro amaituz gero?
- CMMI V2.0 ereduaren PDF bertsioa, ikasle-lizentziarekin
- Ikastarora joan eta hura aprobetxatu izanaren agiri bat
- CMMI Associate ziurtagiri pertsonala lortzeko azterketa egiteko kreditu bat (ziurtagiri hori ezinbestekoa da CMMI v2.0 ebaluazio formal batean taldekide izateko)
- CMMI Associate ziurtagiri-azterketa egiteko aldez aurretik izan behar den prestakuntzaren baldintza betetzea
- CMMI-DEV v2.0 ebaluazio bateko taldekide izateko aldez aurretik egin behar den trebakuntzaren baldintza betetzea
- CMMI-DEV v2.0-ko trebakuntza aurreratuko edozein ikastaro egiteko aldez aurretik egin behar den trebakuntzaren baldintza betetzea
Zer egin behar dut ikastaroa behar bezala burutzeko?
- Ikastaroan, CMMIren onlineko eredura sartu behar da: parte-hartzaile bakoitzak tableta bat edo ordenagailu eramangarri bat eraman behar du.
- Aldez aurretiko baldintzak:
- CMMI 1.3 ereduaren sarrerako trebakuntza egina izan behar da (Garapena edo Zerbitzuak); edo
- CMMI V1.2 ereduaren sarrerako trebakuntza (Garapena edo Zerbitzuak) eta CMMI 1.3 eredura eguneratzeko trebakuntza eginak izan behar dira; edo
- CMMI V1.1 ereduaren sarrerako trebakuntza eta CMMI 1.2 eredura eta CMMI 1.3 eredura eguneratzeko trebakuntzak eginak izan behar dira.
Ikastaroaren egitura
Aurkezpenak, ariketak eta zenbait gairen gaineko bateratze-saioak ditu ikastaroak, eta, horregatik, ezinbestekoa da jendeak aktiboki parte hartzea. Ez da onartzen hutsegiterik.
Gaztelaniaz emango da ikastaroa. CMMI Instituteren ikastaroaren dokumentazio ofiziala emango da, ingelesez.