Agenda

Copernicusen Klima Aldaketako Zerbitzua (C3S): Espainiaren erronkak eta irtenbideak

Par

Eguna

2021ko martxoaren 24a - 2021ko martxoaren 25a

Lekua

Online

Ordua

10:00 am - 2:45 pm

Prezioa

Doan

Copernicusen Klima Aldaketako Zerbitzuak (C3S, ingelesezko sigletatik: Copernicus Climate Change Service) iraganeko, oraingo eta etorkizuneko klimari buruzko informazio fidagarria ematen du, doan eta modu irekian. Halaber, arduradun politikoei eta enpresei tresnak eskaintzen dizkie klima-aldaketa arintzeko eta hartara egokitzeko estrategiak gara ditzaten.

Klima-aldaketara egokitzeko prozesuan inplikatuta dauden eragileek gai hauetaz hitz egingo dute: zein diren klimaren erronkak, zer datu-premia dauden, eta C3Sk eskaintzen dituen irtenbideek zer ahalmen duten muturreko gertaerei, uraren kudeaketari eta energiari dagokienez.

Topaketak Espainian klima-aldaketak dituen erronkei buruzko eztabaida-foro bat sustatu du hala nazio mailan nola udal mailan, biztanle asko dituzten Mediterraneoko bi hiritan: Bartzelona eta Valentzia.

Egitaraua

  • C3Sren eskaintza aurkeztuko da, datuei, tresnei, erabiltzailearentzako euskarriei eta haien gaikuntzari dagokienez.
  • Ikusiko dugu zer “arrakala” dauden eskaintzen diren ahalmenen eta erabiltzaileen eskakizunen artean, eta hori oso baliagarria izango zaigu C3Sren etorkizuneko bilakaera bideratzeko. Alde horretatik, Copernicusek plataforma bat jarriko du, sektore publiko eta pribatuko Espainiako entitateek elkarrekin parteka ditzaten aipatutako testuinguruan dituzten premiak eta datu-eskakizunak.
  • Ospe handiko hizlariak izango ditugu. Adibidez, Efrén Feliu TECNALIAko Klima Aldaketara Egokitzeko arduradunak saio honetan parte hartuko du: Baliabide hidrikoen kudeaketa; baliabide hidrikoen erronkak, eskakizunak eta premiak.
  • Klima-aldaketara egokitzeko ditugun irtenbide teknologikoak ezagutu ahal izango dituzu ekitaldiaren barruan antolatutako virtual booth edo stand birtualean.

Informazio gehiago eta izen-ematea

ONLINE

Gorde zure tokia!