Agenda

Datuetan oinarritutako sistemak/erabakiak: jardunaldi teknologikoa (I)

Sistema para la toma de decisones apoyadas en datos

Eguna

2023ko urriaren 4a

Lekua

Derio

Ordua

9:30 am - 1:30 pm

Prezioa

Doan

Jardunaldi teknologikoa (I): Negozioaren adimenerako datuak bistaratzeko tresnak

Jardunaldi hauen helburua erabakiak hartzeko datuetan oinarritutako sistemak bultzatzea da, hainbat iturritatik datozen eta abiadura handian eta aurrekaririk gabeko malgutasunarekin datuak bolumen handietan aztertzeko aukera ematen duten profilen eskaera gero eta handiagoa baita. Hori guztia enpresen errendimenduan eta lehiakortasunean eragina duen faktore bereizle gisa.

FLEXMAN metodologia - 4 saio osagarri

Esperientzia bidezko ikaskuntzan eta prestakuntza eta ekintza ereduan oinarritutako Flexman metodologia baliatuz, kontzeptuak, erabilera-kasuak, lantegi interaktiboen erraztea eta talde-lanak aurkeztuko dira programa honetan, teknologia eta soluzio digitalak ezartzea bultzatzeko etorkizuneko proiektu eta aplikazioak identifikatzeko.

Zenbait arlotako adituek emango dituzten 4 saio osagarrien bidez, honako gai hauek landuko dira:

  1. Negozioaren adimenerako datuak bistaratzeko tresnak (urriaren 4a)
  2. Industriarako IoT arkitekturak. Eskalagarritasuna prestatzen (urriaren 10a)
  3. Makina-prozesuetako datuak ustiatzea (I) (urriaren 18a)
  4. Makina-prozesuetako datuak ustiatzea (II) (urriaren 19a) 

Norentzat

  • Prozesuetan, produktuetan eta/edo zerbitzuetan berrikuntza teknologikoa sustatzeko eta aplikatzeko funtsezko zeregina duten erakundeko pertsonak.
  • Askotariko funtzioak dituzten pertsonak: zuzendaritza, funtzio operatiboak edo koordinaziokoak dituzten espezialistak, fabrikazio-teknikariak eta bulego teknikoa, besteak beste.

Datu interesgarriak

  • Jardunaldiak doakoak dira.
  • Jardunaldiak aurrez aurre bakarrik eskainiko dira, TECNALIAren egoitzan (Astondo Bidea, 700 eraikina, DERIO – BIZKAIA)
  • Lau saioetara joatea gomendatzen da, nahiz eta posible den saioetara modu independentean joatea.
  • Erregistroa (izena emateko formularioa) saio bakoitzerako egin behar da.
  • Erakunde bereko bi pertsonak parte hartzea gomendatzen da.
  • Behin programa amaitutakoan, parte-hartzaileek bertaratu izanaren ziurtagiria jasoko dute.

I. saioa - Negozioaren adimenerako datuak bistaratzeko tresnak

Helburuak

  • Hautatzen ikastea zer datu diren garrantzitsuak enpresaren helburuetarako, eta datu horiek lortzea.
  • Ikusizko aginte-koadroak garatzeko tresna nagusiak ezagutzea.
  • Ikuspegiak definitzea eta ezartzea pertsona bakoitzarentzat, kontuan izanik zer datu behar dituen bakoitzak enpresan dituen funtzioen arabera.

Edukia

  • Aginte-koadroa: zein dira zure adierazleak?
  • Nola prestatu datuak behar bezala interpretatzeko.
  • Datuak aztertzeko tresnak, hala nola Power BI eta Grafana, erabakiak hartzen eta aginte-koadroak sortzen laguntzeko.
  • Aginte-koadroaren itxura duten datuen bistaratzeak diseinatzea eta sortzea.
  • Planteatutako estrategia gauzatzeko proiektu-proposamenak definitzea.

Jardunaldien finantzatzailea:

EIT Manufacturing
Unión Europea

Hauekin lankidetzan: