Karbono-zuntz birziklatuarekin sendotutako prestazio handiko konposite termoplastikoen garapenean dugun esperientzia partekatzen dugu
Material aurreratuen Deep Divearen saio hau SPRIk antolatu du, eta gai hauek jorratuko ditu: konpositeak fabrikatzeko prozesu automatizatu berriak produktibitate handiko ijezketan eta ultramore bidezko ontzeetan oinarrituak; 3D inprimaketaren bidez konpositeetarako molde prototipoak fabrikatzea, moldeen eta prozesuen teknologiak eta adibide praktikoak barne; aeronautika-sektoreko egitura-piezen garapena, konposite polimerikoen eta automobilgintzako prozesuen bidez; eta, azkenik, erretxina birziklagarrietan oinarritutako konpositeen belaunaldi berria.
Saioan, zenbait sektoretako aplikazioak eta soluzioen laginak ikusiko dira, erabilera-kasuen, aktiboen erakustaldien eta “hands on” saioen bidez, non bertaratuek aurrez aurre ikusi ahal izango baitituzte langile adituak konpositeekin lanean. Denbora-tarte bat eskainiko dugu, halaber, talde teknikoekin banakako premiak kontrastatzeko.
Jardunaldi hau bereziki interesatzen zaizu hau nahi baduzu:
- Muntaketetan metalezko parteak material konposatuz egindako beste batzuekin ordezteak (eta, ondorioz, arintzea lortzea) dakarren erronkari heldu.
- Zure muntaketa-lerroetan horrelako materialak prozesatzeko soluzio automatizatuak erabili
Soluzio industrialak material konposatuen arlo honetan
Material aurreratuen arlo honetan soluzio industrialak behar badituzu, jarri harremanetan Cristina Elizetxea gure ikertzailearekin, eta eman izena Deep Dive honetan.
Zure zain izango gaituzu, gure gaitasun guztiak eta industrian dituzten aplikazioak ezagutarazteko.